Txost!

Orma, Tunixi, Kezman, Isuo eta Fifita dira Txost! taldea osatzen duten musikariak. Pop urduri eta ausarta egiten dute, orotariko eraginez bustia.

EURI-URA (2022)

Urretxu-Zumarragako taldeak bigarren lana argitaratu du, 8 kantuz osatua. 2018ko Erreferak esperantza estreineko diskoan hasitako bideak jarraipena izan du abesti-sorta honetan, baina tresna, giro eta kolore berriekin zipriztindu da.

Batetik, Paxkal (Fifita) bosgarren kidea gehitu da, teklatua, saxofoia eta ahotsekin diskoari bere ukitu berezia erantsiz. Bestetik, Kezman efektuak erabiltzen hasi da, ahotsean zein tronpetan: oihartzunak, zortzidunak, eta abar.

Eta oro har konposaketan zein kantuen itxuran aniztasun handiko diskoa da. Ahotsez soilik osaturiko kantu bat dago, ukitu asiar, arabiar zein mexikarrak topa litezke, erritmo eta metrika bakoitiak eta aldakorrak, polirritmiak, distortsioak, zintzarriak…

Hitzetan ere anitza da Euri-ura. Ogiñi Somarrek (Txost!-en eta Isuo ta Kezmanen kolaboratzaile ohikoa) eta Gorka Erostarbek hartu dute parte.

Euri-ura Mukuru kolektiboaren 17. erreferentzia dugu. Ekoizpena taldeak berak egin du, soinuari zein edizio fisikoari garrantzi eta mimo berezia eskainiz.

ERREFERAK ESPERANTZA (2018)

8 kantak osatzen dute Txost!-en lehenengo diskoa. 2017ko urrian Erratzuko eskolako ganbaran grabatua da, Kaskezur eta Ufestuek taldeen entsegu lokalean. Ander Barriusok (Elektrika grabaketak) gidatu zuen grabaketa bere estudioa Baztango txoko eder hartara mugituz, beste soinu bat bilatuz, beste egoera bat sortuz.

GEHIAGO GARA

“Gehiago Gara” ekimenarentzat egindako kantua.

Zenbait elkartek martxan jarri dute ekimen hau, “haurren heriotzaren aurrean naturaltasunez eta humanitatez jardutea posible dela gogoratuz. Badira ikusezinak izanda ere, badaudenak. Izan zirenak eta guganbizi-bizirik maitasuna indartzen eta etengabe erakusten darraitenak. Gure umeak hil ziren, joan ziren gure albotik, baina haiei esker Gehiago Gara.”

Ekimenari buruzko informazioa hemen.

NAHIZ ETA HERIOTZA.
MIKEL LABOAREN KANTUAREN BERTSIOA

Mikel Laboaren omenez 2018ko abenduaren 1ean Zumarragan egindako jaialdirako “Nahiz eta heriotza” kantuaren moldaketa prestatu genuen. Paxkal (Fifita) gurekin aritu zen lehen aldia izan zen; ondoren boskote formatua ohiko bihurtu zen.

“Mikel Laboa, Urretxu-Zumarragako zenbait lagunen omenaldi xumea” (Kkinzona 2019) diskoan argitaratua.

09.- Nahiz eta heriotza – 4:03

GARENENTZ – ZUZENEAN UROLA IBAIAN

2021-eko irailean Brinkolako inguruan grabatua. Euri-ura diskako Garenentz kantaren bertsio soila da. Ogiñi Somar Txost!-en letragile eta kolaboratzaileak, berak sortutako poema errezitatuz, Urola ibaiaren soinuaz lagundurik.

ITO HAIZ- ZUZENEAN KEBABEAN

Zumarragako Versalles-Shingara Doner Kebab famatuan grabatua, Kanaldudeko “Mukuru Zuzenean nonahi” atalerako. Egun ahaztezina txostunon ibilbidean.

JAUZI- ZUZENEAN BALKOIAN

2018ko Zumarragako jaietako larunbat goizean Ormaren etxeko balkoian grabatu genituen irudi hauek, soinua zuzenean hartua delarik. “Mukuru Zuzenean Nonahi” serieko lehenengoa izan zen. Oso berezia arrazoi askorengatik. Etxea jada eraitsi zuten, eraikuntzaren mafiaren gurpila ez da gelditzen. Oroitzapen ederra geratzen zaigu bideo honetan. Txostun hasiberriak zirraraz beterik.

KONTAKTUA

 

(0034) 658 745 372 (Aritz)

txost@mukuru.eus

KONTZERTUAK

(2023-12-16)

Gehiago gara ekimenaren aurkezpena. Kristinaenea Fundazioan, Donostia. 11:00

Brinkolako Saloian. 19:00

 

(2023-07-01)

Zumarragako Txoko tabernan. 23:30

 

(2023-03-03)

Zumarragako zaharren egoitzan. 16:30

 

(2022-12-11)

Plateruena – Ahotsenean. Durango. 14:30

 

(2022-09-02)

EURI-URA diskaren aurkezpena. Astigarreta auzoan, Beasain.

+ Hegazkin

 

(2022-07-17)

Antzuolako jaixak (Txoznak) 21:00

+ Julene eta Unai

 

(2022-07-10)

Hozta (Baxenafarroa) 18:00

+ Frikun

 

(2022-07-04)

GazteleKU, Urretxu – Bixamona Fest 17:00

+ Esanezin + Astelehen goizak

 

(2022-06-24)

Bergarako Kartzela Zaharra 22:30

+ Antuxuna ta Patx

 

(2022-05-13)

Lartzabale (Baxe Nafarroa) 21:30

+ Mairu

 

(2022-03-25)

Latxartegi aretoa 19:00, Legazpi

+ One Way

 

(2021-12-26)

Zaharren egoitza 18:00, Zumarraga

 

(2021-08-28)

Aldaia taberna 18:00, Larrea, Arabako Lautada

+Hegazkin +Ekhi Lambert

 

(2021-07-10)

Txamiskuna jaialdia Izazpi auzoan, Zumarragan

+ Bily Club + Toc + Rodeo

 

(2020-12-18)

Zaharren egoitza 17:00, Zumarraga

 

(2020-02-21)

Argindegi ostatuaren kanpoaldean 18:00, Ezkio

+ Kate pentsilbaniarra

 

(2019-12-28)

Mukuru jaia, Urretxu-Zumarragako Gaztetxean 23:00

+ Klak!son

 

(2019-11-28)

Ostatuko irekiera festa, Gabiria 19:30

 

(2019-10-17)

Versalles-Shingara Doner Kebab, Zumarraga 19:00

 

(2019-10-04)

San Agustin kulturgunea, Azpeitia 20:00

+ Maddi

 

(2019-07-30)

Ertin, Pasai San Pedroko udal aretoan 19:00

+ Trigger

 

(2019-07-29)

Urretxu-Zumarragako Gaztetxea 19:00

+ Trigger

 

(2019-07-21)

Antzuolako jaixak, Txosnak  21:00

+ Ane eta Malen

 

(2019-07-20)

Baztango Gaztetxea, Elizondo 20:30

+ Mikel Uraken

 

(2019-07-19)

Oñatiko Arrano 20:30

 

(2018-12-30)

Bittor taberna, 19:00. Ziburu

 

(2018-12-08)

Ahotsenea 16:20. Durangoko Azoka.

 

(2018-12-07)

Karibe Zaharra taberna 19:30ak. (Legazpi)

+ Paxkal Irigoyen (euskal amodio kantak)

 

(2018-12-01)

Mikel Laboaren omenezkoa.

18:00etan Zelai Arizti aretoan, Zumarragan. Herriko zenbait artistekin batera.

 

(2018-10-13)

Mukuru jai handia 23:00. Errenteriko Niessen aretoan

+ Muskulo + Klak!son

 

(2018-10-07)

Gaztetxeko zoruan 14:00. Herri mugimenduen aldeko jaia (Urretxu)

 

(2018-09-02)

Ibaia Garagardotegia 13:00. Agurain.

 

(2018-09-01)

Gillotina Festa 5, autoedizio topaketak 21:00. Guardetxea, Donostia

+ Serpiente

 

(2018-07-20)

Kataku ostatua 23:00. Bera.

 

(2018-06-30)

“Erreferak esperantza” diska  aurkezpena Gorka Doneztebek gidatuta.

18:00etan (Ziaboga Tabernako terrazan, Zumarragan)

 

(2018-06-16)

Proisa eguna. Proisako Orubean (San Pedro)

+ Arrotzak + Tenpera + Dj Orlök kondea

 

(2018-05-31)

Mukuru besta II. Goxoki Gaztetxea (Itsasu)

+ Paxkal Irigoyen eta Kontsumo orkestra

 

(2018-02-23)

Matadeixe (Azkoiti)

+ Falta

 

(2018-01-27)

Intza taberna (Elizondo)

+ Kaskezur

 

(2017-07-16)

Karibe Zaharra taberna (Legazpi)

+ Houston Pub

 

(2017-07-14)

Gabiriko plaza

 

(2017-06-24)

Zarauzko Transpelayuak, Txoznak

+ Ezinke

 

(2017-06-10)

Kale Gorrian jaialdia, Santa Barbara (Urretxu)

+ Oso Fan + Belarmiñak + Drumkopters

 

(2017-06-09)

Torreberri Gaztetxia (Zumaia)

+ Sofa

 

(2017-05-20)

Goiko Eskola etxe okupatua (Oiartzun)

+ Mind Trap + Desira

 

(2017-05-13)

Andoaingo Gaztetxea

+ Kaskezur + Rukula

 

(2017-04-29)

KKinzona eguna, Urretxu-Zumarragako Gaztetxea

+ Borrokan + Inoreneroni