HATXE

Panpin hautsien dantza 2 diska berria!!!

Laister entzun ahal izango dugu diska berria. Piztu Meta 2021 Crowdfunding kanpainari esker gauzatu da eta honekin batera 3 bideoklip argitaratuko dira.

Diska, Borderline Fabrika espazioan grabatu da Ander Fernandez artistaren gidaritzapean. 6 kantuz osatutako diska da: Panpina, Ama, Ahotsa, Zauria, Arnasa eta Kali. Aurreko diskoarekin alderatuta, synteak eta electronika gehitu dira kantuetara. Horrezgain, produkzio lana konplexuagoa izan da, zuzenekoan jotzen direnekin alderatuz, kantuetan hainbat transformazio emanez.

Bideoklipak, berriro ere, Maria Elorza zinemagilearekin landu dira. Panpina, Zauria eta Kali. ·3 bideoklip. 3 artista gonbidatu.

PANPINA.
Dejabu panpin laborategia eta Antzerki Labeako ikasleen parte-hartzearekin landutako bideoklipa, Oiartzungo Urkabe baitan grabatu da. Hainbat elementuren presentzia eta teatralizazioa izan dira nagusi. Panpinak (portzelana edo trapuzkoa), jostailuak (garai bateko neskentzako jostailuak), telak (parpailak dituena edo kakorratzarekin landua), etxeko tresnak (lapikoak, te katiluak, mahai tresnak).

ZAURIA.
Idoia Beratarbide ilustratzaileak emakumeen argazki erretratu zaharrak oinarri, lixiba, kuterra, tintak, lixa eta bestelako elementuekin plastikoki landu ditu.

KALI.
Myriam Perez Cazabon dantzariaren gorputza eta honen mugimenduak daude lehen planoan. Tartean Tarot kartak, dominoa, dadoak eta bestelako ausazko jokoak.

Panpin hautsien dantza – EP (2020/02)

Zuzenekoan jotzen diren kantuen mostra bat da hau. Lau kantuz osatutako EPa. Baso, D(r)ama, Ero eta Histeria. Gizarteak emakumeengan ezarritako mugak suntsitzeko ahalmena duen sormenezko ekintza bat. Bidezkoa. Logikoa. Beharrezkoa. Feminitateari lotutako hitzak historikoki duten edukia hustu eta askatasunarekin lotura duten edozein keinu, hitz edota sentimenduekin bete. Etiketek atzean dituzten itzal guztiak berrinterpretatzeko, birsortzeko.

HISTERIA bideoklipa

Maria Elorza zinemagileak eta Idoia Hernández (HATXE) konpositoreak Azpeitiko Sorkuntza beka jaso zuten 2019an HISTERIA proiektua garatzeko. Bideo eta musika elkarrekin lantzeko, sortzeko, jolasteko aukera bat. “Histeriaren ideiatik abiatuta, unibertso surrealista bat sortzen saiatu gara, inprobisazioa erabiliz. Atrezzo-aren hainbat elementuk lagundu gaituzte horretan: ispiluek, erraiak ziruditen sokek, jantziek. Irudiak lantzearekin batera, modu paraleloan musika sortzen joan gara. Bibolin eta bateria inprobisazioak, inguruko soinuak, elizen kanpai hotsak, atearen burdineria, algarak. Baina musikaren funtsa pianoaren 5/8 erritmoan dago.

Lehena – CD (2017)

11 piano piezaz sortutako bilduma. Intentsitate oszilakorrez beteriko pieza melodikoak, sentimendu eta emozio sakonenetatik bidaiatzeko gonbitea eginez. 

KONTAKTUA

 

(0034) 619 56 41 25 (Idoia)

hatxe@mukuru.eus

bandcamp