
Haustura Ekhi Lamberten bakarkako lehen diskoa da. Hastapen batean, ahotsa eta gitarrarekin soilik idatzi zituen kantuak. Sorkuntza intimo hauek izan dira kantari garaztarraren proiektu berriaren oinarri.
2019ko ekainean, Yoan Aroztegui eta Miguel Etcheverry musikariekin hirukote bat osatu zuen. Hiru lagunak teklatu eta perkusio soinuen bila ibili dira, kantu bakoitzaren atmosfera berezia zorroztu eta intentzioen harrapatzeko gisan. Hala nola, ahotsaren tinbre beroarekin batera, teklatu elektroniko, gong baita kriskitin batzuen soinuak ere entzun daitezke. Kantuz kantu, hirukoteak irudimen aldakor bat sortzen du hitzen zerbitzura, kolore sorta desberdinekin jolastuz. Ekhi Lambertek polifonia zein harmonia zainduz ehundu ditu moldaketak, Giro poetiko bat sortzeko asmoz. 2019ko urri bukaeran, hirukoteak Haustura lehen diskoa grabatu du Donostiako Elkar Estudioan. Eszena gainean sorkuntza eta kantu herrikoiak uztartuz, euskal kantagintzaren ikuspegi propioa eskaintzen ditu garaztarrak.
.
INFO