Birkit

Birkite Alonsok 2017an bakarlari gisa hasitako proiektua dugu Birkit. 2000aren lehen hamarkadan Eorann eta Red Carmine taldeetan aritua, 2017an”Emen” izeneko  bakarkako debutan gitarra elektrikoa eta piano hutsak uztartu zituen, sei urteko etenaldian zehar mamitutako soinu eta gogoetak islatuz.
.
Aurtengo azaroan “Inertzia” izeneko bigarren lana talde formatuan aurkeztuko dute Birkitek, Ilargi Agirrek (Perlak, Mice, Hatxe) Mikel Palenzuelak (Tilde, Madera) eta Patxi Agirrek (Perlak), azken bi urteetan bederatzi abestiz osatutako lana landu ostean. “Inertzia” Mikel Kazalisek grabatu du aurtengo udan, Zarautzko Fidelenea estudioan. Idoia Hernandez Toledo “Hatxe” pianojoleak kantu batean lagundu die. CDaren diseinua eta argazkiak Aitziber Orkolaga donostiarrarenak dira.