
Kontzertuak bakarka eskaintzeaz gain, hirukote akustiko formatuan dabiltza, Idoia Arizaleta gitarran, Santi Etxeberria kontrabaxuan eta Peru ukelele eta txarangoan.
Nor zara zu (edo noiz, edo non, edo norekin)
Hemen kronika bat: https://www.argia.eus/argia-astekaria/2762/nortzuk-zarete-zuek

Peru Galbeteren musika hitzez azaltzea ez da erraza, naturan aurki ditzakegun soinu, doinu eta melodiak erreferentziatzat harturik, agian horrela, uler dezakegu bere musika eta ondoren azaltzea lortu, akaso. Maitasuna, melankolia eta zirrara.
DISKOAK
Nor zara zu? – 2020, Uharte
Azken hiru urteetan, Usurbil, Urretxu eta Uharte artean idatzi eta grabatutako kanta batzuen bilduma da. Uharten nahastua izan zen konfinamenduan zehar, eta garai horietan, hitzak eta bideodeiak baino zerbait gehiago partekatzeko beharretik argitaratua izan zen.
Komunikabideetan oihartzuna:
Irratia: B Aldea, Gaztea – Arratsean, Euskadi irratia – Euskalerria irratia – Naiz irratia, musika pilulak
Telebista: Eitb kultura
Voces de la selva – 2017, Cochabamba
Bolibia erdialdeko oihanean sortu eta grabatutako kantu hauek, Comunidad Inti Wara Yassi-rekin elkarlanean egin ziren.
Peru – 2016, Usurbil
Gauez, gurasoen bajeran esku-grabagailu batekin jasotako kantu sorta bat. Ondoren, instrumentu gehiagorekin apainduak izan ziren.