HATXE

Zuzenekoan jotzen diren kantuen mostra bat da hau. Lau kantuz osatutako EPa. Baso, D(r)ama, Ero eta Histeria. Gizarteak emakumeengan ezarritako mugak suntsitzeko ahalmena duen sormenezko ekintza bat. Bidezkoa. Logikoa. Beharrezkoa. Feminitateari lotutako hitzak historikoki duten edukia hustu eta askatasunarekin lotura duten edozein keinu, hitz edota sentimenduekin bete. Etiketek atzean dituzten itzal guztiak berrinterpretatzeko, birsortzeko.

Pianoren ahotsaz baliatuta intentsitate oszilakorrez beteriko pieza melodikoak aurkezten dizkigu, sentimendu eta emozio sakonenetatik bidaiatzeko gonbitea eginez.

2017an, bere bakarkako lana “Lehena” autoeditatzen du. 11 piano piezaz sortutako bilduma.

Diskaren azkeneko hiru kantetan Peru Galbete eta Oscar Manso agertzen dira kolaboratzaile gisa.

2Bat musika eta poesia talde esperimentalaren sortzaileetako bat da. 2016an “Los Descalzos” obra aurkeztu zuten euskal herriko hainbat txokotan, eta berriki, euren bigarrenarekin “Hésores y Monstruos” dabiltza.

KONTAKTUA

 

(0034) 619 56 41 25 (Idoia)

idoiaht@hotmail.com

bandcamp