ALBISTEAK

Bere bakarkako bigarren diskoarentzat, Ekhi Lambertek hainbat musikarirekin obra oparo, zorrotz eta anbiziotsua sinatzen du. Inbasioak diska anitza iragartzen da, bazter, xoko eta pasabidez betea. Pop orkestralaren ildoan, musikari desberdinen laguntzarekin gauzatu izan du lan hori : hauek dira Oiasso Kameratako sokak, Joseba Irazoki, Félix Buff, Oihan Oliarj-Ines, Ludovic Leriche… Diskoa 2023ko primaderan grabatua izan da Garate (Kaki Arkarazo) eta Shorebreaker (Johannes Buff) estudioetan. Taula gainean, kantagintza eta poesiari lehentasuna emanez, Ekhi Lambertek seikote edota bikote moduan aurkezten dizkigu bere kantu berriak. Lehen partituretatik azken grabaketa sesioak arte, amets batek arrarokeriak bizikide egiten dituen gisan, Ekhi Lambertek atmosfera elegante eta epiko baten jostea lortu du. Musika orkestral horren lerroetatik at, askatasun espazio handiak utzi izan zaizkie musikariei. Hastapen batean lan bakartia zena kolektiboa bilakatu da, nolazpait inbaditua. Orkestrak gailur magnetikoak igaiten dituenean ere, sinfoniak ahots bakartiaren oihartzuna xumeki segitzen du, olerki labur batzuen musikatzekotan. ENTZUN  
Mukuru koletiboaren berripapera, boletina edo teletipoa sortu dugu: Mukuru Aldizkari Ofiziala. Gure webguneko Albisteak atalean azalduko da, baina nahi izan ezkero korreoz jaso dezakezu. HARPIDETU HEMEN Birkit EP berria grabatzeko kantuak prestatzen ari da Birkit laukote bilbotarra. 2024 honetan zehar estudioan biltzeko asmoa dute. Hatxe Panpin Orkestra taularatuko dute maiatzean HATXE eta Errenteriako kontserbatorioko Orkestrak. Urtero Eresbil elkarteak antolatzen duen Musikaste jaialdiaren barruan aurkeztuko den kontzertu berezi eta bakarra izango da Maiatzak 17koa, Lekuona Fabrikan (Errenteria). Txost! Txost! taldeak kantu berria argitaratu du. "Gehiago Gara" ekimenarentzat egindako kantua da, eta abenduaren 16an Donostian egin zuten ekitaldian aurkeztu zuten zuzenean. Zenbait elkartek martxan jarri dute ekimen hau, "haurren heriotzaren aurrean naturaltasunez eta humanitatez jardutea posible dela gogoratuz". ENTZUN-DESKARGATU http://mukuru.eus/wp-content/uploads/2024/02/Txost-Gehiago-gara.mp3 Peru galbete Otsailak 25ean usurbilen Yolanda Arrietarekin batera "Etxe bat" ikuskizuna eskainiko dute. Martxoaren 1ean Hendaian jokatuko du Nigara zuek- ekin batera, biko formatuan Xanti Etxeberrirekin batera. Hatxeren hurrengo zuzenekoetan ere partaide izango da baita ere. Paxkal Irigoyen Paxkalek bakarkako sorkuntza segitzen du Frigo edo Haira bezalako proiektuekin dabilen bitartean. Apirilean Berako Atala estudioan izango da irteera datarik ez duen diska berri bati begira. Kadira 2023 urteko apurretan ateratako diska zuzenean aurkezten dabil Kadira taldea. Datozenak bakarka egingo ditu Lorea Zulaikak, Mutrikun eta Donostian. Patiyoko atzuak irratsaioan elkarrizketa Nigara zuek Dai- dai diska abiapuntu hartuta kontzertuak ematen ariko da udaberri honetan Ander Fernadez Nigara zuek proiektuarekin. Hendaia, Uztaritze, Donostia, Arrosa, Oiartzun... Egon adi! Ekhi Lambert Badator Ekhi Lambert- ek luzez ondutako diska. Martxoan izango da aurkeztua eta "Inbasioak" du izena. 30 musikarik hartu dute parte bertan. Martxoaren 7an bideoklipa aurkeztuko du eta 20an Donostiako Koldo Mitxelenan aurkeztuko du. Berriako elkarrizketa Hegazkin Bergarako 23 taldek grabaturiko "Loratzen" disko kolektiboa argitaratu da, eta bertan Hegazkin taldeak parte hartu du Ekialde hurbila kantuarekin. Diskoa salgai dago CD formatuan Bergarako liburutegian eta Laboratorium museoan. ENTZUN HEMEN Diskoa osorik Hegazkin – Ekialde hurbila Agenda Otsailak 25 "Etxe bat". Peru Galbete eta Yolanda Arrieta Usurbilgo Sutegi aretoan. Martxoa - MartxoaK 1 NIGARA ZUEK eta PERU GALBETE - Hendaiako Borderline Fabrikan. - MartxoaK 2an NIGARA ZUEK - Uztaritzen - Martxoak 8 HATXE (bakarka) - Irisarrin - Martxoak 9 HATXE (taldea) + Ibil Bedi - Oiartzun - Martxoak 15 Lorea Zulaika- KADIRA - Mutrikun - Martxoak 16 Korrika kulturala Baionako gaztetxean, Ekhi, Idoia eta Anderrek hartuko dute parte, Odei, Eider Perez eta Ane Garciarekin. - Martxoak 20 EKHI LAMBERT "Inbasioak" diska aurkezpena Koldo Mitxelena kulturgunean, Donostian Apirila - Apirilak 5 NIGARA ZUEK - Sakana diska denda eta galeria, Donostia - Apirilak 6 NIGARA ZUEK - Elgenia ostatua, Arrosa - Apirilak 28 Lorea Zulaika- KADIRA - Donostia Marruma kulturalak Maiatza - Maiatzak 17 - HATXE eta orkestra - Lekuona fabrika Errenteria. Ekaina - Ekainak 1 HEGAZKIN - Ziburuko Azokan - Ekainak 6 HATXE - Zumaiako emakumeen etxean
Mukuru kolektiboko kideak Durangon izango gara berriz ere, Balio dute kolektiboarekin azken hiru urteetan izan dugun partaidetza berrituz. 10 musika proiektuk osatzen dute gure kolektiboa egun, eta 2023 honetan bi nobedade ekarriko ditugu gure stand- era. Batetik Kadira taldearen lehenengo lana aurkezteak asko pozten gaitu. Kadira taldea 2021ean sortu zuten Lorea Zulaika eta Aritz Aramendik. Izen bereko lehenengo lan hau 8 abestiz osatutako albuma da eta batez ere rock eta pop doinuak aurki daitezke bertan, baina erritmo afroamerikarren influentziak nabari dira. Bigarrenik Nigara zuek- en "dai dai" diska dugu berritasunen artean. Ander Fernandez- ek bere bakarkako proiektuaren izenpean argitaratzen duen 4.a. Oporretatik ekarritako oparia omen da, batez ere gitarra soil eta soinu paisaiez osatua, bidean grabatua, bidaia baten kronika edo souvenir antzeko bat. Biak ere CD formatuan kaleratuko dira eta Nigara zuek- ena postal formatuan ere eskuratu ahal izango da. https://kadira.bandcamp.com/album/kadira https://nigarazuek.bandcamp.com/album/dai-dai
Atzo, irailaren 3an, Donostian elkartu ginen denboraldi berrirako proiektuak prestatu eta betiko legez, musikaren inguruan hausnartzeko.
Hemezortzi urteren ostean Klak!son-en ibilbidea etetea erabaki dugu. Tartean 4 diska eta makina bat kontzertu egin ditugu. Euskal Herriko musikari egindako ekarpenaz haratago, bidean egin ditugun lagunak eta harremanak baloratzen ditugu batez ere, eta gu boston artean sortu den konplizitatea eta maitasuna. Izan ere, proiektu honen oinarria horixe izan da; laguntasuna. Era berean, eskerrak eman nahi dizkizuegu alboan izan zaituztegun eta Klak!son-en parte izan zareten guztioi: Zuzenean proiektuan parte hartu duzuenoi; Vargas, Txupi, Borja eta Pini. Baita kolaborazioak edota kantak sortzen lagundu diguzuenoi; Pepi, Iraia, Hodei, Susaeta, Ander Azkarate, Izaro (Elvis), Isuo, Aitor Zabaleta, Aitor Lasku, Mikel Arregi, Kezman eta Dabor (Whiski supplier). Diska grabatzerako soinu teknikariei, Pit, Nestor Varela, Alvaro Remacha, Ander Barriuso (Shot)... Bikote eta familikoei, batez ere Laskurainen etxekoak bezala hartu gaituzuenoi, aupa Karmentxu! Lagunak, Ibonzori aipamen berezi bat; "Maite zaitugu", baita, Antzuola, Urretxu eta Zumarragako lagunei. Eskerrak Goiena komunikazio taldeari (Iker, Aintzane, Maider, Usoa eta Amaia) eta Otamotzi, kobertura emateagatik. Esker berezi bat ere kontzertuetan horren ondo hartu eta afaltzen eman diguzuen hoiei, momentu ederrak izan dira mahaiaren bueltakoak. Baita borondatez soinu teknikari lanetan ibili zareten lagunei. Eskerrak oro har musikaren alde egiteagatik: Mundumira, Puntaik Punta, Durangoko Azoka, MuTaMu, Gasteizko Doors taberna eta Evelio (Täntra), Santurtziko Munich 72, Danbaka (Elgetako kafe antzokia), Anoetako gaztetxea (6garren ez kontzertu famatua), Arrasateko Gure Leku, Idiazabal, Orioko Salatxo, Ondarroako Gaztetxea eta Nekro, Alegiako Gaztetxea, Putzuzulo, Iurretako jaiak, Doka eta Mahaster River, Eitzako jaiak, Ezkioko jaiak, Bergarako Pol Pol eta Laño Skate Park (Nahia), Orioko Etxeluze Gaztetxea, Eskoriatzako Cipris taberna, Osintxuko txoznak, Azpeitiko Gaztetxea eta MKT, Oñatiko Aker taberna eta Eneko Egea, Arrasateko Ekaitz taberna, Arrasateko Gaztetxea, Kooltur ostegunak, Mogambo, Kale Gorrian (Eros), Abadiñoko Sirimiri (orain Munts), Errenteriko Niessen aretoa, Berako Kataku ostatua eta Ibai, Atxondoko Gaztetxea eta piszinak (Matxorri), GKS, Mitu eta Frigo, Bergarako Gaztetxea (Kepa, Alain eta Martin Zaitegi), Muskulo taldeko lagunak, Antzuolako Gaztetxea eta bertatik pasatu diren guztiak, Antzuolako Kultura (JuanLu eta Jone Larrañaga), Torresoroa eta Zelai Aristi antzokiak, UZ Txozna batzordea, GazteleKU, MusiKUaldia, Bixamona fest eta Kkinzonako lagunak (Berasa, ez zaitugu ahaztuko!), Fox, Huts, Mox (Txurro), Aitz Garbi (Bingen, Juena, Pepi eta Lourdes), Zero, Surpe eta batez ere Antzuolako Txozna batzordea, makiña bat aldiz gonbidatu baikaituzue. Zumarraga, Urretxu eta Antzuola gure herri maiteei, beti goxo hartu gaituztelako. Milesker! Bukatzeko, eskerrak Mukuru kolektiboko bidelagunei. Zerrenda honetan ahaztu zaituztegunoi ere, barkamen sakonak eta mila esker! Ondo izan eta zaindu. Kontzertuetan ikusiko dugu elkar! Klak!son (Iongu, Bargi, Orma, Alkorta eta Arri)
PIKO ISUO ETA BARGI Kontzertua Antzuolako Gaztetxean. Irailak 2, 18:30. Isuo eta Bargi Isuo (Zarautz, 1987) hainbat proiektutan aritu den kitarjole eta kantaria da. Bakarlari gisa eman zituen lehen pausoak, eta ondoren Kezman musikariarekin batera aritu izan da bikotean. MKT, Txost! eta Hegazkin taldeetan ere aritzen da, beste estilo batzuetan. Kantautore gisa hiru disko argitaratu ditu, eta bere estiloa barnerakoia eta poetikoa da. Gaur egun Legazpin bizi da. Bargi (Antzuola, 1983) bi hamarkadaz Klak!son taldeko kantaria izan da. Hiru disko eta hainbat zuzeneko emanaldiren ondoren, taldea desegin zuten 2023ko udaberrian. Rock edo pop giro berezietan abeslari gisa aritu ondoren Isuori batu zaio, giro folk eta akustikoagotan jarduteko gogoz. PIKO PIKO Paxkal Irigoyen (Ainiza-Monjolose, 1988) musikariaren bakarkako proiektua da. Paxkalek hainbat tresna jotzen ditu: Ahotsa, gitarra, pianoa, saxofoia, bibolina, sintetizadoreak, eta abar. Loop-ak sortuz zuzeneko harrigarriak eskeintzen ditu. Bakarkako lanaz gain, talde askotan aritzen da eta aritu izan da: Zezenaren taldea, Bilau, Totem, Behi Bideko Andere Xuriak, Frigo, Txost!, Fifita, Bloñ, Tud, Holako, Doktor Mephisto... Hiru musikariak Mukuru kolektiboko partaide dira.
Txost! taldeak kontzertua eskainiko du Zumarragako adinekoen egoitzan martxoaren 3an arratsaldeko 16:30etan. Oraingo honetan kontzertua publikoari irekia izango da.
Aurten bigarrengoz MUKURU kolektiboak Durangoko azokan presentzia edukiko du Balio Dute kolektiboarekin postutxoa elkarbanatuz. 5 egunez Durangoko Landakon egongo gara gerturatzen den edonorrekin agurtu, hitz-aspertu bat egin edo baita diskaren bat saltzeko ere. Izan ere, Mukururen zigilupean argitaratutako diska sorta ederra izango da edonorren eskura. Eta aurtengo diskak, 3 erreferentzia berri edukiko ditu MUKURUren stand-ak.   1. Peru Galbete Beiratu   2. Txost! Euriura   3. Hatxe Panpin hautsien dantza II   Hemen aurreko urteetan argitaratutako eta Durangoko Azokan eskuragarri egongo diren diskak:     Bertan elkartuko garelakoan... Lasterrarte!
2022ko Irailaren 2an, ostiralez Astigarretan aurkezpez kontzertua (argazkian) egin zuen Urretxu-Zumarragako taldeak bigarren lana argitaratuz, 8 kantuz osatua. 2018ko Erreferak esperantza estreineko diskan hasitako bideak jarraipena izan du abesti-sorta honetan, baina tresna, giro eta kolore berriekin zipriztindu da. Batetik, Paxkal Irigoyen bosgarren kidea gehitu da, teklatua, saxofoia eta ahotsekin diskari bere ikutu berezia erantsiz. Bestetik, Kezman efektuak erabiltzen hasi da, ahotsean zein tronpetan: oihartzunak, zortzidunak, eta abar. Eta oro har konposaketan zein kantuen itxuran aniztasun handiko diska da. Egile-popa edo pop urduri eta ausarta bezala izendatzen duten estiloan berritasun nabarmenak sartu dituzte. Ahotsez soilik osaturiko kantu bat dago, ikutu asiar, arabiar zein mexikarrak topa litezke, erritmo eta metrika bakoitiak eta aldakorrak, polirritmiak, distortsioak, zintzarriak… Hitzetan ere anitza da Euri-ura. Ogñi Somarrek (Txost!-en eta Isuo ta Kezmanen kolaboratzaile ohikoa) eta Gorka Erostarbek hartu dute parte. Poema alai eta zoroez gain, amodiozko kantu bat, kritika soziala, kexa, desadostasuna zein hausnarketa existentzialak jorratu dituzte. Euri-ura Mukuru kolektiboaren 17. erreferentzia dugu. Ekoizpena taldeak berak egin du, soinuari zein edizio fisikoari garrantzi eta mimo berezia eskainiz.
2019ko abenduan azken Mukuru festa egin genuenetik gogotsu geunden berriz indarrak hartu eta beste festa bikain bat eskaintzeko. Bada azaroaren 13an ospatuko dugu Mukuru festa berri bat. Ia talde eta bakarlari guztiak bertan izango gara eta 2 oholtzatan banatuta arratsaldean eta gauean izango da zer ikusi eta zer entzun Bergarako Kartzela Zaharrean. Kartela laster aterako da baina aldez aurretik sarrerak eskuratu nahi dituenak mukuru@mukuru.eus helbidera idatzi beharko du. Arratsaldeko saioa 18:00etatik 21:00etara izango da eta gaueko saioa berriz 22:30etatik 1:00etara. Saio bakoitzerako sarrerak 5 euroko prezioa du. Sarrerak egunean bertan eskuratzea ere egongo da, festa hasi aurretik, ordubete lehenago jarriko dira sarrerak salgai. Ilusio eta animo handiz antolatzen ari gara egun hau, ez da nolanahikoa izango. Artista hauek ariko dira: 18:00 Hatxe Paxkal Nigara Zuek Birkit 22:30 Muskulo Klak!son Hegazkin+Gvridi
Txost!, Ekhi Lambert eta Hegazkin-ek kontzertua emango dute Aldaia tabernan, Larrean (Barrundia, Arabako Lautada). Ez da nolanahiko emanaldia izango hainbat kolektiboren elkarlanetik sorturikoa: Mukuru, GaraiOn Sorgingunea, Aldaia Taberna eta Barrundiako Kultur Traktorea. Abuztuaren 28an izango da, larunbatarekin, 18:00etan. Ikus-entzuleentzat ondoren bertan afaltzea ez litzateke batere plan txarra.
2018an argitaratu zuten estreineko diska, "Erreferak esperantza". Geroztik, Txost! taldea zuzenekoak emateaz gain kantu berriak sortzen aritu da une oro. Zuzenekoak gutxitu direnean, kantu berriak are eta gehiago lantzea izan da txostunen hautua, eta 2021eko uda honetan kasik prest dute bederatzi kantuko lan berria izango dena. Zuzeneko emanaldietan zentratzen den taldea dugu Urretxu-Zumarragakoa, eta diskan aterako diren kantu batzuk jada zuzenekoetan emanak izan dira, nahiz eta aldiro eraldatzen jarraitzen duten. Txostunen musika-iturritik irtetzen den ur garbia zikintzen ari dela esan dute batzuk. Jada ez direla lehen diskoan ziruditen mutiko alai eta naifak. Disko berria oso anitza da, baina badaude "ez gaude ados" estiloko kantuak ere, bai musikan bai hitzetan, orain arte baino gauza zakarragoak. Elementu eta soinu desberdin ugari izango ditu, dena den. Hitzetan kolaborazioak izango dira: Ogiñi Somar eta Gorka Erostarberenak. Fanzine bat ere argitaratu dute, taldeari eginiko elkarrizketa luze batekin, "Kultur aterkia" ekimenaren eskutik. Momentuz paperean bakarrik atera dute eta Txost!en zuzenekoetan eskuratu daiteke. Gauza ikaragarriak esaten dituzte elkarrizketa horretan, eta digitalean atera ezkero edozer gerta liteke. Badakigu Txost! araudiaren mugan jokatzen duen taldea dela. Lau t'erdiko arrastoaren gainean ez, baina ahalik eta gertuen eginarazten diote punpa pilotari. Hau ez da tenisa, lagunok.  
Iritsi da Mukururen 12. erreferentzia: Hegazkin talde berriaren "Haize beltzak". Sintetizadoreak, kitarra elektrikoa eta ahotsa erabili dituzte Alaynek eta Isuok pop edo trip hop moldeko sei kantu osatzeko. Entzungai segidan:   https://mukuru.eus/hegazkin https://hegazkin.bandcamp.com/ https://www.badok.eus/euskal-musika/hegazkin/haize-beltzak/   Sintetizadoreak eta gitarra elektrikoa: Alayn Carazo Iturriaga Ahotsa: Iosu Isaias Villanueva Castro, “Isuo” Grabaketa eta nahasketa: Ander Barriuso Muñoa (Elektrika Grabaketak), Shot! estudioan Masterizazioa: Oihan Lizaso, 2noisy estudioan Diseinua eta maketazioa: Aritz Ormazabal Barrios Laguntzaileak: Mikel Arriaran Iraeta, Ander Bolibar Zabala, Jokin Guridi Urrutia, Idoia Hernandez Toledo. Haize beltzak. Hegazkin, 2021. MKR012
Hegazkin talde berriak estreineko diskoa eta kontzertuak eskainiko ditu udaberri honetan. Alayn Carazo Iturriaga eta Iosu Isaias Villanueva Castro “Isuo” musikariek osatzen dute taldea, hainbat taldetan aritutakoak: Eyharts, Txost!, MKT, eta abar. Sintetizadoreak, gitarra elektrikoak eta ahotsa erabiliz, musika sendo bezain sentikorra jorratzen dute: pop, trip-hop... Sei kantuko diskoa argitaratuko dute maiatzean, “Haize beltzak” izenekoa, Mukuru kolektiboaren zigilupean. Shot! Estudioan grabatu dute Ander Barriuso Muñoa teknikariaren eskutik. Diseinua eta maketazioa Aritz Ormazabal Barriosen artelana da. Gvridi artistaren bideoklipak ere iragarri dituzte. “Haize beltzak” disko aurkezpenak: Maiatzak 28 Zarautz, Putzuzulo (+IbonRg eta Enrike Hurtado) Ekainak 3 Bergara, Seminarixoa (+Paxkal Irigoyen) Ekainak 11 Urretxu-Zumarraga, Zelai-Arizti (+Hatxe)    
  Mukuru Zuzenean Nonahi sortaren 7. bideoa. Konfinamenduan argitaratutako Nor Zara Zu? Peruren azken diskoko Waio eta Hitzen Hitzak kantak zuzenean. Idoia Arizaleta gitarran eta Xanti Etxeberria kontrabaxuan, Jazar sorkuntza espazioan grabatua, Iruñean.
Mukuru zuzenean nonahi saileko bideo berri bat argitaratu berri dugu kanaldude- ren babesean. Nigara zuek- en txanda izan da oraingoa, eta Donostia - Bartzelona bideko tren batetan egin du zuzenekoa, "Kim Jong-Il Voodoo" kanta oraino argitaratu gabea. Eta nik? Nire etxeko ataritik abiatu eta 10 herrialde zeharkatu beharko banitu? Galderari erantzunez ManuBerk banionarrak sortutako testua euskaratu eta musikatu du Ander Fernandez/ Nigara zuek- ek. Hor duzue gogoetarako gonbidapena, eta zuek? zein bide hartuko zenukete?
BERRIA egunkaria. 2021/12/21 (Andoni Imaz) Bateriak ezartzen du erritmoa, trostan elkartzen zaio pianoa, eta haien gainetik ageri dira biolina eta ahotsa, arin, jauzika. Antzoki batean daude erosoen, hori da lekurik aproposena Hatxerentzat. Hatxe Idoia Hernandez da, baina Ilargi Agirre, Peru Galbete eta Jurdana Otxoa ere badira Hatxe. Panpin hautsien dantza diskoa atera dute aurten, eta atzo aurkeztu zuten Sormenen, Galdakaoko Torrezabal aretoan (Bizkaia), kontzertu labur batean. Bereziak ziren formatua eta plaza, eta taldeak alde batera utzi zuen diskoa aurkezteko orain arte erabili duten modua: hura osatzen duten lau kantak etenik gabe jotzea, elkarren atzetik. Atzoko kontzertuan, berriz, euren proiektua aurkezteko aprobetxatu zituzten tarteak, eta, bide batez, txalo jotzeko aukera eman zieten entzuleei. Hernandezen hitzetan, «performatiboa» da haien proposamena. Agertokira igotzen dira arropa bereziak soinean, jantzi luzeak, beltzak eta granateak, botoi deigarriekin. Musikak ez ezik, horrek ere laguntzen du murgiltzen kabaret edo teatro giroan. Esan liteke kantu instrumental batekin abiatu zutela kontzertua, nahiz eta Galbetek abestu egin zuen, harentzat instrumentu nagusia delako ahotsa, eta, hitzik esan gabe, gainontzeko tresnen melodiari lotzen zaiolako, modulatuz, bizitasuna moldatuz. Haren ondoren, Baso kanta leuna, Galbeteren beraren hitzekin, eta, atzetik, Histeria, Galbeteren ahotsaren eta Otxoaren biolinaren arteko elkarrizketa inprobisatu batekin. Iaz, taldeak bideo bat sortu zuen kontu horrekin batera, Maria Elorza zinemagilearekin kolaboratuta, Azpeitiko Sorkuntza bekaren bidez. Hernandok berak jarri zion ahotsa hurrengo kantari, testu bat errezitatuz, antzerki kutsua nabarmenduz. «Munduko erdigunea izatetik mundu oso bat». Ia sei minutuko kanta batekin bukatu zuten kontzertua, D(r)ama, ezti hasi eta lehertzera iritsiz, tristurari lekurik kentzeko asmorik gabe: «Bizi minak ukatu behar direla diote/ aldiz, poza, pozez, pozik/ konstante», esaten zuen Hernandezek idatzitako letrak. https://www.berria.eus/albisteak/191343/teatro-giroko-musika.htm
“Nor zara zu?” izenpean hirugarren lan luzea argitaratu du Peru Galbetek. Nor zara zu? by Peru Galbete Azken hiru urteetan, Usurbil, Urretxu eta Uharte artean idatzi eta grabatutako kanta batzuen bilduma da. Konfinamenduan zehar Uharten egin da nahasketa, eta garai hauetan hitzak baino zerbait gehiago partekatzeko beharretik argitaratzen da. Aurrerago, egoerak baimentzen duenean, aterako da formatu fisikoan.  Nor zara zu? baina erreflexuak ez du erantzuten, are gutxiago leihoaren kanpoak. Barruak ordea, kanta eta poemek, izan dezakete erantzun posible eta aldakor bat, behar izatekotan.  Mukuru kolektiboaren parte eta Hatxe taldearen ahotsetako bat izateaz gain, 2016an argitaratu zuen “Peru”, bere lehenengo diska. Urtebete beranduago, Boliviako basoan grabatu zuen bigarren lana, “Voces de la Selva”.      
Disko kritika: “Esan gabe doa” (Muskulo) 2015ean hasi zuen bere ibilbidea Muskulo taldeak, triku bat errepidera atera zuten unean. Geroztik, experimental soundtrack music jorratzen aritu dira – hala dio behintzat haien Mukuru zigiluaren webguneko deskribapenak -, nahiz eta ez duten sekula zinema areto handietarako musika sortzeko saiakerarik egin. Film laburrei bai, horiei jarri izan diete musika, nahiz eta orduko hartan lehenago heldu ziren soinuak irudiak baino. 2017an izan zen hori, hainbat lagunek Lau disko laburreko kanta bakoitzari irudiak jarri zizkiotenean. Irudikatzea baino, iradokitzea izan da, beraz, beraien xedea azken bost urte hauetan; tronpeta, gitarra, baxua eta bateria lanabes nagusitzat hartuta. Esan gabe doa izeneko disko luze hau lan guzti horren ondorio da, oraingoz irudirik gabe datorrena, azaleko margo abstraktua salbu. Hamar kantu dira, denak Muskuloren iruditeria bakarretik datozenak, bakoitzak mundu oso bati ateak zabaltzen dizkion arren. “Bufalo laukotearen odola” da lehena, far west urruneko gaizkile anker bezain karismatiko batzuen balizko istorio baten izena duena. Dotorea da abestia, epikoa ere zenbait zatitan; eta bai, soinu banda baterako ere egokia litzateke. Ildo beretik doa “Roxali”, desertuaren mugetan eta Calexico taldearen koordenadetan koka genezakeena. “Martina”-k, Café Teatro talde gipuzkoarraren Burga diskoaren amaiera dakar gogora, umeen ahotsak erabiltzeaz gain talde hark zuen soiltasunaren zantzuak baititu. Horixe da diskoko piezarik ederrenetako bat, ziur aski. Pasadizo hauen narratzailea den Iker Fernandez kantariaren ahotsak egiten du lehen agerraldia jarraian, besteen bizitzei begira, “bazoaz ala bazatoz?” galdegiten duen pertsona baten nondik-norakoez aritzeko. “Pio XII–New Delhi” du izena kantuak eta kutsu arabiarreko gitarrak eta klarinete bat entzun litezke bertan, beste hainbat konturen artean. “Dale Maikel Nait!” da zerrendan hurrena, Muskuloren hirugarren diskoa entzuten ari garela ohartarazten digun pieza bizi-bizia, eta “La Nouvelle Vie d’Elia”-ren txanda da gero, balalaika batez eta perkusio gisa erabilitako tresna metaliko ezohikoen laguntzaz datorrena. “Euliaren azken hegaldia” da ondorengo kontakizuna, instrumentala, gehientsuenak bezala. Hileta baterako fanfarria batentzat sortutako konposizio egokia izan zitekeen, Big Boytaldekoak ere aseko lituzkeena. Azkenik, “Torero Pon Pon” baxu jolasti baten gainean eraikitako abestia entzungo dugu, eta “Alaia” pieza xumeak Erik Truffazen tronpeta konposizio lausoenak gogora dakartzan “Itsasoa laino dago” herrikoiaren moldaketara garamatza, modu ezin egokiagoan. Bistan denez, zaila da arnasaldi bakarrean disko honek eskaintzeko duen guztia aletzea. Hamaika dira parte hartzen duten elementuak eta une berean jokatzen ari diren partida guztiez ohartzea gaitza gertatzen da batzuetan. Muskuloren musikak aukera zabalak eskaintzen dizkigu, instrumentu, kontzeptu, doinu eta hots bilduma oso bat jartzen baitu gure esku, geuk ere beraien jolasean parte har dezagun. “Zerbait esan nahi dizugu, lerro artean geratu ohi den zerbait, hitzetatik haratago doana”, dio Oarsoaldeko taldeak une batean. Letren arteko hutsunea betetzea da egitekoa, beraz, irudimenarentzat bazka baita Muskulok eskaintzen diguna. Laudatzekoa da egindako saiakera eta eskertzekoa entzuleari egiten dioten gonbita, halako aukerak urriak izaten baitira. https://www.badok.eus/musika/disko-kritika-esan-gabe-doa-muskulo/ Jon Urzelai
Nigara zuek- ek diska berria kaleratuko du. Martxoak 1ean hasita 8 igandez zabalduko ditudan 8 kantu izango dira eta mukuruko nire webgunean zintzilikatuko ditut. "Zabortegitik salbatuak" du izena diskak. 2017an zabortegitik piano elektroniko zahar bat berreskuratu eta horrekin jolasean aritzetik abiatu zen diskaren ideia. Gerora melodia haiek jazten joan nintzen, beste tresnak batzen, hitzak idazten, betiere zaborraren ideiaren inguruan. Zaborra emozionala, digitala, organikoa, soziala. Emaitza aski eklektikoa dela esango nuke, zaborra bezain zaborra. Formatu fisikoa CD zaharren kutxatan aterako dut, karatula bakoitzaren gainean lanketa artistikoa egingo du Manu Berk artista baionarrak. Berrogeita hama-piko ale izango dira, gutxi gora behera.
Mukuruk Kanaldude herri telebistarekin elkarlanean sail berri bat sortu du. Mukuru Zuzenean Nonahi atala. Bertan Mukuru kolektiboko taldeen zuzeneko bideoak ikusi ahalko dira, 2020ko urtarrilean hasi eta hilabetero bideo berri bat igoko dutelarik bertara. Kanala estreinatzeko Txost! taldearen Zumarragako Kebabeko zuzenekoa igo dute. Kanaldudeko Mukuru sailera joateko sakatu hemen.   Otsailean Paxkal Irigoyenen zuzeneko bat ikusiko dugu, martxoan berriz Hatxek igoko du "Zuzenean Nonahi #3" izango dena eta hurrengoak zein izango diren oraindik ez dakigu. Adi seinaleari!
Muskulok "Esan gabe doa" diska berria Otsailak 1ean aurkeztuko du Errenteriako Niessen aretoan beste mukurutar eta diska berridun batzuekin batera, Kaskezur nafarrekin. Egun horretatik aurrera egongo da eskuragarri Oreretakoen diska berria. Diska euskarri digitalean muskulo.bandcamp.com-en egongo da eskuragarri, euskarri fisikoan ordea, bai kontzertutan baita Errenteriako Noski! liburudendan, Irungo Blody Mary dendan eta Donostiako Kaxilda liburudendan salgai aurkituko duzue otsailean zehar.
Mukuru kolektiboaren eskutik, beste festa musikal itzel bat bizitzeko aukera izango dugu abenduaren 28an Urretxu-Zumarragan, Kkinzona, Eltzekondo, eta Urretxu-Zumarragako Gaztetxearen laguntzaz. Mukuru euskal herriko musikari ezberdinak biltzeko asmoz sortu zen 2017an, beraien jarduna kolektibizatu nahirik proiektu ezberdinen bitartez. “Indarrak batuz gure sorkuntzak zabaltzeko asmoz sortu dugu Mukuru. Musika industria hegemonikoari «alternatiba bat» eskaini nahi diogu, sortzailearen eta publikoaren arteko harremana gertukoa eta horizontala izanik. Gure musika bihotzetik egina da, elkar lagunduz, maitatuz, goxatuz, gozatuz…” Festa honetan Mukuru zigilupean bi urteotan argitaratutako diskoez gain, bilduma berri bat argitaratuko da, talde bakoitzaren abesti banarekin. Hurrengo egitasmoen berri ere emango dute. Eta egun guztian zehar zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango da, kalean hasi eta gaztetxean jarraituz. Bakarlari eta proiektu akustikoekin hasi eta oholtzan talde formatuekin amaituko da festa, bidean sorkuntza berri eta harrigarri asko entzuteko aukera izango delarik. Hona egitaraua: 12:00 KALEETAN ZEHAR Peru GalbeteIturriaIsuo ta KezmanPaxkal Irigoyen 19:00 GAZTETXEAN HatxeEkhi Lambert 23:00 GAZTETXEAN Klak!sonTxost!
Bi urte pasa dira gehiagorako gogoz utzi gintuen "Lau" lan laburra kaleratu zutenetik. Joan den abuztuan trasteak hartu eta nafarroako etxe batetan montatu zuten Elektrika grabaketak- en estudio efimeroa, Ander Barriusoren gidaritzapean lan luzea grabatzeko. Nahasketak amaituta, masterizazio eta diseinua ontzen ari dira udazken honetan zehar agertuko den diska osatzeko. 10 kantaz osatua izango da "Esan gabe doa" izenburua izango duen LPa eta lehenengo aldiz biniloan argitaratuko dute, baita CDan eta sarean ere. Ondoren hasiko dira zuzenekoetan aurkezten. Laster beraz lan berri honi buruzko berri gehiago izango dugu, adi belarriak!  
Urriaren 20an elkartu ginen Mukurutarrok Donostian. Beste gauza batzuen artean Mukuru festa zehaztu genuen, abenduaren 28an izango da Urretxu-Zumarragan. Laster egitaraua eta info zabalagoa. Adi!
"Bi ahotsen tinbreak nahastuz ez bada, gitarren arteko solasaren bidez edo erritmo ezberdinen artean salto eginez bestela; beti dago jolaserako tartea Kaskezurrekin. Jokalari trebeak baitira nafarrak, bide gorabeheratsuetan jostatzen iaioak. Orain bi urte Azpisugeak diskoarekin onespen zabala lortu zuten eta horrelakoetan itzulera ez da erraza izaten. Laukoteari ez zaio dardarizorik nabari, ordea. Ohiko eztandak zehatzagoak dira orain, zorrotzagoa da kolpe bakoitza. Oinarri erritmikoa ere joriagoa sumatzen da eta, orokorrean, ñabardurak lehenetsi dituzte eztanden beharrean. Melodiez ongi ureztatu dituzte larreak, ondoren sute kontrolatuak pizteko ertzetan. Egiari zor, ziur aski sekula ez dira orren zurrunak izan, baina soinu horma etengabe hautsi eta eraldatu dute, distirari ere sarbidea emanaz. Bat-bateko suhartasunari garuna gailendu zaio agian oraingoan eta trinkoagoa da emaitza. Jolasa izaten jarraitzen du honek, baina beraien jokoa asmatu dute konturatzerako." Jon Urzelai   Entzun diska
Adi mobilizazioei!!! . Txostunek azken hilabetetan abesti-sorta berri bat osatu dute eta uztailean emango dituzten bost kontzertutan aurkeztuko dute. . Oñati, Elizondo, Antzuola, Urretxu-Zumarraga eta Pasai San Pedron izango duzue laukote zoro bezain sinpatikoa aurrez aurre ikusteko aukera. . (2019-07-19 Ostirala) Oñatiko Arrano 20:30 . (2019-07-20 Larunbata) Baztango Gaztetxea, Elizondo 20:30 + Mikel Uraken . (2019-07-21 Igandea) Antzuolako jaixak, Txosnak  21:00 + Ane eta Malen . (2019-07-29 Astelehena) Urretxu-Zumarragako Gaztetxea 19:00 + Trigger . (2019-07-30 Asteartea) Erti, Pasai San Pedroko udal aretoa 19:00 + Trigger
MKR 005Isuo ta Kezman- Bihar akaso13 kantu biltzen dituen diska luzea kaleratu dute Isuok eta Kezmanek.Isuok kantuz eta kitarraz sortuak, Kezmanek koroz eta tronpetaz janztenditu. Kantu alaiak dira batzuk, 'gozagarritasunaren gorazarre etengabea'leloari fidel. Nostalgikoak eta barnerakoiak beste batzuk. Eta tartean,edo dena batera, edo beste nonbait kokatzen direnak beste batzuk. Isuo ta Kezmanek sorturiko galaxia honetan hainbat planeta-ttiki ageridira, eta hainbat espaziuntzi ere bai. 10 lagunetik gora izan diradiskan parte hartu dutenak. Soinuan, irudian, letratan, kantuan... Etaeskeintza berezia egin nahi izan diote Hipolita Uranga Illarramendiri,diskaren grabaketaren hilabete berean zendu zen kolaboratzaile maiteari.Bere ahotsa entzuten da diskan.'Bihar akaso' Zumarragako Etxetxon grabatu zuten 2018ko uztailean. PeruGalbetek egindako bideoklipean har liteke grabaketaren aire bat. CD formatuan kaleratu dute. Durangon aurkitu ahal izango daMusikazuzeneanen postuan, baita zuzeneko aurkezpenetan ere: Abenduaren6an Urretxun, eta 8an Durangon.
MKR 004 Paxkal Irigoyen- Artha soinu banda "Artha" diskoa, Elirale dantza konpainiaren "Artha" ikusgarri berriko musika da. Artha, Donibane Lohizuneko herria babesten duen dikearen izena da. Itsaso zabaleko giroa, ta musika imertsiboa. Disko hau Jean Ro Unhassobiscaye-ekin grabatua ta nahastua izan da, Uztaritzeko Rek&Roll estudioan.
Peru Galbete, Txost!, Isuo ta Kezman, Klak!son eta Paxkal Irigoyen Mukurutarrek Mikel Laboaren omenezko jaialdian parte hartuko dute. Zumarragan, Zelai Arizti aretoan ospatuko da Abenduaren 1ean, larunbatez. Arratsaldeko 18:00etan hasita 15 artistak parte hartuko dute, Urretxu eta Zumarragako artistak dira denak eta azken urteetan Zumarraga-Urretxu Mukururen sede izan denez errepresentazio nabarmena izango du Mukuruk. Animatu!
Prentsan oiartzuna izan zuen jaialdiak eta Mukuru-ren aurkezpenak. Balorazioa egiteke sentsazioak oso onak dira. Denak oso pozik itzuli ginen gure herrira Errenteriatik. Aurrerago egingo dugu balorazio sakona. Eskerrikasko lanean ibili zineten guztioi, lan bikaina eta baita gerturatu zineten hizlari eta ikusle guztiei. Hemen zenbait edabidek Mukururi buruz idatzitakoa: https://info7.naiz.eus/es/info_i7/20181008/musikarien-mukuru-kolektiboak-aurkezpen-jaialdia-egingo-du-errenterian Musikarien Mukuru kolektiboak aurkezpen jaialdia egingo du Errenterian info7.naiz.eus Musikariek egun dituzten kezkak elkarrekin konpartitu, elkar elikatu eta ikasteko jaio da 'Mukuru kolektiboa'. Dituzte zalantza eta desioak elkartrukat... https://www.diariovasco.com/oarsoaldea/errenteria/mukuru-reivindicacion-trabajo-20181012001614-ntvo.html «Mukuru es una reivindicación del trabajo colectivo y una ... www.diariovasco.com El colectivo musical Mukuru celebrará mañana su fiesta de presentación en Errenteria, a las 22.30 horas en el auditorio de Niessen. La iniciativa se resume como una asociación formada por ... http://herribizia.errenteria.eus/es/2018/10/10/el-colectivo-de-musica-mukuru-ha-organizado-una-fiesta-para-este-sabado-para-darse-a-conocer/ https://kazeta.naiz.eus/fr/info_kz/20181011/mukuru-elkarlanean-mugak-hautsi-nahi-dituen-kolektiboa Mukuru, elkarlanean mugak hautsi nahi dituen kolektiboa kazeta.naiz.eus Elkarlanean norberaren eskualdea gainditzeko kolektiboa sortu du musikari talde batek: Mukuru. Egitasmoaren aurkezpena eginen dute urriaren 13an Errenterian.... http://oarsoaldea.hitza.eus/2018/10/13/kaixo-mukuru-kolektiboa/ Kaixo, Mukuru kolektiboa oarsoaldea.hitza.eus Mukuru kolektiboaren aurkezpen jaia abian da Errenteria-Oreretan. Goizean solasaldia Mikelazulon, arratsaldean akustikoak kalean, eta gauez, Niessenera. http://oarsoaldea.hitza.eus/2018/10/12/kolektibotasunetik-sortzen/ http://www.badok.eus/kontzertuak/mukuru-jaialdia/ Mukuru jaialdia www.badok.eus Euskal Herriko hainbat talde eta musikari biltzen dituen Mukuru kolektibo sortu berriak jaialdia ospatuko du urriaren 13an Errenterian (Gipuzkoa). https://www.berria.eus/paperekoa/1978/030/003/2018-10-13/euskal_herriko_sortzaileen_jaialdia.htm Euskal Herriko sortzaileen jaialdia www.berria.eus /
MUKURU kolektiboak bere aurkezpen jaialdia ospatuko du Orereta/ Errenterian datorren Urriak 13an larunbatarekin. Mukuru Euskal herrialdetako herri ezberdinetako talde eta bakarlariek osatu dugun kolektiboa da. Gipuzkoa, Nafarroa eta baita zoritxarrez hainbatetan hegoaldean hain gutxi kontutan hartzen ditugun iparraldeko taldeak ere. Oinarrian elkarrekiko konplizidade eta miresmenak elkartzen gaitu. Helburua esperientziak konpartitzea, elkar elikatu eta elkarrengandik ikastea dira. Norberaren musika sortu, grabatu edo zabaltzeko prozesuan egon daitezkeen aukerak hobe ezagutu eta gauzatzeko. Azken finean, lagunekin, beti delako hobea. Musika bizitzeko era bat konpartitzen duen kolektiboa izaki honaino ekarri gaituzten zalantza, desio eta ziurtasun urriak konpartituz gizartaratzeko unea iritsi zaigu. Horretarako egun osoko egitaraua prestatu dugu. Goizez mahai inguru bat proposatzen dugu, 11:00 tan Mikelazulo Kultur Elkartearen egoitzan. Izenburua “Musika, zergatik kolektiboki kolektiboan” jarri diogu. Gurekin izango dira musikaren munduan modu batera edo bestera era kolektiboan lan egiten duten hainbat ekimenetako partaideak. Amankomunean gauzak badituzte ere esperientzia ezberdinak dira eta haiek ezagutu eta kontrastatzeko aukera izango dugu. Gurean izango dira Bidehuts, Taupaka, Erraia eta Musikazuzenean eko kideak. Bazkalostean Mukuru osatzen duten talde eta bakarlariak zuzenean ezagutzeko aukera izango dugu. Arratsaldez Mikelazulon bertan 18:00 tatik aurrera bakarlari eta kontzertu akustikoekin hasiko gara. Haien kantu sorta erakutsiko digute Isuo eta Kezman, Nigara zuek, Peru Galbete, Hatxe, Paxkal Irigoyen, Iturria eta Seitan. Afalostean berriz Niesseneko aretora joango gara. 22:30 tatik aurrera han izango dira Txost, Klak!son eta Muskulo. Mukuru zer den edo osatzen duten taldeei buruz gehiago jakiteko: mukuru.eus. Kolektiboari buruz edo Urriak 13ko egitauari buruz gehiago jakin nahi ezkero,
Bertze Mukuru Besta bat antolatu dugu, Elizondon oraingoan. Mukuruko Paxkal Irigoyen eta Kaskezur arituko dira, gonbidatu gisa Berako boskote zoragarria izango dugu, Borrokan!
Jeudi dernier Paxkal Irigoyen eta Kontsumo Orkestra et le groupe Txost! donnaient un concert au Gaztetxe d’Itxassou à l’occasion de “Mukuru besta”, la “fête de Mukuru”. Elle était organisée pour faire la promotion du collectif du même nom. Né aux environ de décembre dernier, le collectif réunit à ce jour onze artistes ou groupes d’artistes : Paxkal Irigoyen Seitan, Muskulo, Hatxe, Txost, Kaskezur, Klak!son, Peru Galbete, Isuo ta Kezman, Nigara Zuek et Iturria. Ils proviennent des quatre coins du Pays Basque et ont en commun au moins deux choses : la création musicale en basque d’une part, et la volonté d’évoluer hors du circuit de l’industrie de la musique, de l’autre. En effet, les artistes de Mukuru préfèrent s’écarter des outils et des réseaux de l’industrie de la musique, tels youtube. Ils préfèrent une scène “concrète” et veulent trouver des moyens alternatifs pour se faire connaître auprès du public. C’est justement pour cela que Mukuru devient intéressant. “Jusqu’à présent, chacun s’arrange de son côté pour faire la promotion de son disque. L’idée avec Mukuru est de se réunir pour mettre en commun des savoirs, un réseau, des compétences”, explique Paxkal Irigoyen, qui fait partie du collectif. Concrètement, Mukuru leur permet d’avoir une vitrine sur le web grâce au site internet Mukuru.eus, où leur musique est disponible et leur contact accessible. Les liens entre les artistes leur donne accès à des dates de concert plus facilement, tandis que les artistes du collectif s’engagent sur les disques de ses collaborateurs de Mukuru. “Le collectif vient de naître en début d’année, nous avons chacun des idées”, continue Paxkal. Ils doivent à présent les mettre en commun et les préciser, afin de faire une réelle place aux artistes hors du circuit hégémonique de l’industrie de la musique.
Hatxe 2018ko ekainak 3 0 Musika edo estilo jakin batzuk norberaren umorearen eta aldartearen arabera sartzen dira ongi. Nik baditut disko batzuk beti egun ona dudanean entzutea gustatzen zaidanak, eta aldiz, beste batzuk une tristeetarako gordeta izaten ditudanak. Baina badira edozein momentutan mesede egiten dizuten musika proposamenak ere. Azken asteetan deskubritu dudan proiektua sailkapen horren barruan sartuko nuke. Hatxe izena du Idoia Hernandez musikari oiartzuarraren proiektuak. Pianoz osatutako abestiekin Lehena diskoa kaleratu zuen iazko udan, eta, geroztik, hainbat zuzeneko eman ditu. Joan den asteburuan izan genuen aukera bertatik bertara ezagutzeko Donostiako Dabadabara agertu ginenok, Ainara LeGardonen aurretik jo baitzuen Hatxek. Hirukote gisara igo ziren taula gainera. Hernandez bera pianoan, Peru Galbete ahotsarekin eta Inner Galaktik artista lientzo zuria aurrean zuela. Musika klasiko garaikideko piezak aurkeztu zizkigun Hernandezek, Peru Galbeteren ahots berezi eta hunkigarriaz lagunduta, eta, bitartean, Inner Galaktik artistak zuzenean pintatu zuen. Galbeteren abestiak ere tartekatu zituzten errepertorioan, gitarrarekin bakarlari bezala ere ibiltzen baita Peru eta Voces de la selva diskoak ditu, hain zuzen ere-. Piano desafinatu batean sortutako abestiak dira Hatxerenak. Musikariak behin Euskadi Irratiko Arratsean saioan kontatu zuenez, instrumentua batere jo gabe denboraldi bat pasatu eta gero, Errenteriako Mikelazulo kultur elkartean zerbitzari gisa hasi zen lanean, eta, bakarrik zegoen uneetan, hango piano zahar eta desafinatuan denbora-pasa gisa sortutako ideiak abesti bihurtu ziren denborarekin. Hatxe eta Peru Galbete orain gutxi sortutako Mukuru kolektiboko partaide dira, beste bederatzi talderekin batera. Musika industria hegemonikoari alternatiba bat eskaintzeko gogoarekin jaio da egitasmoa, eta, beste hainbat helbururen artean, musikarien arteko harremanetan sakondu nahi dute. Pozgarriak dira halako albisteak, inondik ere. https://www.berria.eus/paperekoa/2012/044/002/2018-06-03/hatxe.htm
Berria eta Badok atari digitaleko artikulua: Sortzaileen kolektibo berri bat sortu dute: Mukuru Musika industria hegemonikoari «alternatiba bat» eskaintzeko gogotan jaio da Mukuru. Euskal Herri guztiko 11 taldek osatzen dute gaur-gaurkoz: Paxkal Irigoien, Hatxe, Txost, Kaskezur, Klak!son, Muskulo, Peru Galbete, Seitan, Isuo ta Kezman, Nigara Zuek eta Iturria. Txost eta Isuo eta Kezman taldeetako Josu Isaiasek azaldu du asmoa: «Musika industrian ikusten dugunaren aurrean, sortzailearen eta publikoaren arteko harreman gertukoago eta horizontalago bat izan nahi dugu. Guk sortua izatea, musika industrian mugitzen diren multinazionaletatik kanpo». Euren musika zabaltzeko «bestelako bide batzuen aldeko apustua» egin nahi dutela azpimarratu du Isaiasek, egungo industrian nagusi diren «Youtube, Spotify, Facebook eta antzeko bideen» ordez. Kaskezur izan zen Mukuru zigilupean diskoa ateratzen lehena, eta gainontzekoek ere hala egingo dute aurrerantzean. Kaskezur taldearen diskoa da Mukuruk argitaratutako lehenengoa. Musika sortzaileen arteko harremanean ere sakondu nahi dute, «elkarlanean, bakoitzak bere bailara ere gainditu dezan». Musikarien arteko kolaborazioak jada sortzen hasi dira, Isaiasen arabera. Mukuru festak Kolektiboa eta berau osatzen duten taldeak «jende gehiagorengana» iristea da orain Mukururen lehen asmoa. Web orria sortua dute horretarako —www.mukuru.eus—, eta zenbait «Mukuru festa» antolatzen ari dira han-hemen. Antzuolan (Gipuzkoa) egin zuten lehena, eta Itsasuko (Lapurdi) Goxoki gaztetxean izango da hurrengoa, hilaren 31n, ostegunez.
Alaiak ez du azaleko esangura Txost taldeak doinu jostalari eta alaiez ondu du 'Erreferak esperantza' izeneko bere lehen diskoa Txost taldea osatzen duen laukotea, Gabiriako plazako emanaldi batean.ANDER KEREXETA 2018ko maiatzak 25 0 Ezustekoa, alaia, berezia, jostalaria, bizia. Hitzez azaltzen erraza ez bazaio ere, kalifikatzaile horiek jartzen dizkio Josu Isaias Isuo Txost taldeko gitarristak euren musikari. «Alaia», hori da gehien errepikatzen duena: «Hasieratik izan dugu buruan alaitasuna. Baina musika alaia beti lotu izan dugu ska edo beste estilo sinpleago edo komertzialago batzuekin. Eta zalantza egiten genuen: gurea alaia da? Dantzagarria da?». Baietz dio, eurena hala dela, baina ez horregatik azaleko musika: «Nahiz eta alaia izan, lanketa handia dauka atzetik». Lau dira taldean: Mikel Arriaran Jul baterian, Aritz Ormazabal Orma baxuan, Jon Murua Kezman tronpeta eta ahotsean, eta Isaias gitarran eta ahotsean. Laurak bizi dira egun Urretxu-Zumarragan (Gipuzkoa). «Bai pertsonalki eta bai musikalki ongi moldatzen ginen aspalditik. Bakoitza estilo ezberdinetatik zetorren, eta zer aterako zen jakin gabe hasi ginen», azaldu du Isaiasek. Bi premisa zituzten: ezin zen «zaratatsua» izan, eta «alaia» izan behar zuen. «Asko entzun izan ditugun taldeak, batez ere Euskal Herrikoak, soinu aldetik nahiko ilunak izan dira: Dut, Lisabo, Inoren Ero Ni... Eta, nahiz eta hori gustatu, zerbait alaiagoa egitea nahi genuen». Zortzi kanturekin osatu dute diskoa, lehen aldiz elkartu zirenetik bi urte inguruan ondu dituztenak. Diskoa atera aurretik, halere, dezente aritu dira zuzenekoak ematen, eta hor jo izan dituzte orain grabatu dituzten kantuak. Txaloekin edo kantuarekin laguntzeko eskatuz, zuzenekoetan ere giro «jostalaria» bilatu ohi dute, Isaiasen esanetan. Pilotaren zaletasunetik Musikazaleak adina pilotazaleak dira laurak. Hor datza taldearen nola diskoaren izenen abiapuntua. Batetik, Txost; pilotak ezkerparetaren eta lurraren arteko angeluan jo, eta bertan geratzen denean hartzen duen izena. Isaias: «Pilotak txosta egiten duenean, ez dakizu ondo nora aterako den, eta gure musikarekin badu lotura bat; ustekabekoan eta bizitasunean». Eta, bestetik, Erreferak esperantza izenburua. «Joxean Tolosaren eta Xabier Euzkitzeren oso zaleak gara. Behin xaxari bat eraman zuten final batera, eta hor ezagutu genuen nola 1-0 zihoazenean xaxariak esaten zuen: 'sakeak bat, erreferak esperantza'. Kantatzen bezala esaten zuen, eta beti obsesioa izan genuen horrekin, zero esan ordez esperantza esate horretan. Gauzak graziarekin egitearekin lotzen genuen, galtzailearen estetikarekin ere bai. Iradokitzailea eta elegantea da». Irratsaio kontzertua kalean Zumarraga-Urretxuko KkinZone irrati librearekin elkarlanean aurkeztuko dute aurki diskoa. «Zuzeneko irratsaio-kontzertu bat» izango dela aurreratu dute, baina ez dute egunik oraindik. Bai, ordea, hurrengo kontzertuenak: ekainaren 16an, Pasaian joko dute (Gipuzkoa), eta ekainaren 30ean, Zumarragan (Gipuzkoa). https://www.berria.eus/paperekoa/1923/028/001/2018-05-25/alaiak_ez_du_azaleko_esangura.htm
Mukuru besta (edo jaixa)-ren bigarren atala, maiatzaren 31an iraganen da, Itsasuko "Goxoki" gaztetxean ! Hitzordua gaueko 20:30-tan eta bertan kolektiboko 2 taldek joko dute : - Paxkal Irigoyen eta Kontsumo orkestra - Txost !
Pasa den ostiralean, maiatzaren 11an, Antzuolako Gaztetxian ospatu zen lehen Mukuru jaia. Klak!son eta Seitan taldeak aritu ziren eta esperientzia bikaina suertatu zen. Bi taldeak apenas ezagutzen genuen elkar eta bertan hasi genuen elkarlanak emango ditu fruitu ederrak aurrerantzean. Antzuola eta Urretxu-Zumarragatik etorritako publikoak majo gozatu zuen Seitan taldearen ahots ederrekin, sorpresa ederra izan zen askorentzat. Klak!son taldea hasi zenean rock hotsak gaiendu ziren eta garagardo batzuk zirela medio festa giro aparta sortu zen. Mila esker Antzuolako gazteei, Gaztetxea maite duzuen hoiei lokal eder hau uzteagatik! Baita Goiena telebistari ere erreportaia egiteagatik. Gora Mukuru! Aurrera goaz! Euskal Herriko hainbat txokotako musika taldeak batzen dituen Mukuru kolektiboak antolatutako lehen kontzertua egin zuten atzo Antzuolan. Herriko Klak!son eta Donibane Garazitik etorritako Seitan taldea izan ziren emanaldia eskaini zutenak. Hamar talde batzen ditu momentuz Mukuru kolektiboak, eta horietako bik, Klak!sonek eta Seitanek hartu zuten parte atzo Antzuolako gaztetxean izan zen eta kolektiboak antolatuta egin zuten lehen kontzertuan. Mukuruko kide den Josu Isaiasen esanetan, Mukuru indarrak batzeko egitasmo bat da: "Orain arte bakoitza bere kasa ibili da diskoak grabatzen eta kontzertuak antolatzen. Mukururen helburua da jardun hori guztia kolektibizatzea". Klaks!soneko abeslari Mikel Bargielak ere zentzu berean hitz egin zuen: "Ilusioa dugu. Lagun talde bat da Mukuru, eta elkartzen gaituena da lagunak garela, eta musika". Donibane Garazikoa den Seitan taldeko Patxi Oillarbururentzat, aukera bat da kolektiboa sortu izana: "Guretzat interesgarria da, Hegoaldeko taldeekin zubiak eraikitzeko. Antzuolakoaz gain, laster beste kontzertu batzuk ere eskainiko dituzte Mukuru barruan dauden taldeek, eta webgunea ere estreinatu du kolektiboak: www.mukuru.eus Goiena