Hemen gertatu dena da Ainara eta Anderrek kotxez bidaia bat egin zutela eta bidaia horretan Anderrek esan ziola Ainarari musika berria sortzeko gogoa zuela. Orduan Ainarak esan zion justu letra batzuk bazituela buruan, gai batzuk kolpatzen ziotela burua. Biek ondorioztatu zuten ideia ona zela elkartzea. Azken batean aspaldiko lagunak ziren.
Gori Gori elkarketa horretatik jaio da. Oraindik ez dakite zer den. Musika taldea bat? Intuizioa da espazio mutante bat izango dela, baina egia dena da oraingoz jaio dena abesti xorta bat dela. Estiloa? Erritmo grrrrooviak klarinete eta xilofoiarekin, psikodelia elektronikoarekin nahastuta. Edo horrelako zerbait.Oraingoz 2024. urtearen bigarren erdian zenbait kontzertu ematen ibili dira, 25eko udak areto edo bestelako eszenatoki inprobisatutan lekua egingo dielakoan.
Oraingoz 3 kanta grabatu dituzte. Haien Bandcamp- en entzun ditzakezue.