Txost! Erratzun izan gara asteburuan, lehen diska grabatzen!

Txost! Erratzun izan gara asteburuan, lehen diska grabatzen!

Urriaren 20, 21 eta 22an Erratzuko eskolako ganbaran egon ginen asteburu guztia jo ta su diska grabatzen. Kaskezur eta Ufestuek taldeak ensaiatzen duten lokalean egin dugu grabaketa. Toki ederra, egurrezko zapai azpian goxo-goxo egon ginen. Giro bikaina izan genuen, Kaskezurreko Iñigo anfitrioi itzela izandu zen asteburu guztian, Elizondoko bere etxean hartu gintuen eta bai bikain hartu ere (hori etxea hori!). Grabaketa Ander Barriuso Eibartarraren esku utzi genuen, bere material dana Baztanera eraman eta ederki asko gidatu gintuen armonia eta laguntasun bete betean (txori akademikoa du barrenean!). Erratzuko inguruak eta gastronomiak ederki asko lagundu zuen astebukaera arina eta armoniotsua izaten. Esperientzia ederra izan da, azkar eta ondo grabatu dugu diska, presio eta estresik gabe, umore onean eta dena alde genuelako sentsazio paregabearekin. Danok Erratzura itzultzeko gogoz geratu gara, laster izanen gara bueltan, tenorez!