Ekhi Lambert

Ekhi Lambert Irulegiko kantautore eta konpositorea da, eragin desberdinen artean dabilena : euskal kantu herrikoia, abangoardiako popa, heroic fantasy unibertsoak… Bere bigarren diskoarentzat, Inbasioak (Forbidden Colours 2024), hainbat musikarirekin obra oparoa sinatzen du. Anitza, bazter, xoko eta pasabidez betea, diskoak hamabi kantu labur biltzen ditu. Orkestrarako konposatua eta moldatua izan da urte oso batez, eta ondotik, hainbat jatorritako musikarien laguntzarekin ekoiztua: Oiasso Kamerata, Joseba Irazoki, Oihan Oliarj-Ines, Felix Buff… 2023ko udaberrian Garate (Kaki Arkarazo) eta Shorebreaker (Johannes Buff) estudioetan grabatuta, diskoak ibilaldi epiko, ikuspen poetikoek eramaniko desertzio batetara gomitatzen gaitu. Taula gainean, gitarra elektrikoak akonpainaturik, Ekhi Lambertek kolore soilak jartzen dizkio bere musikari. Bere konposizio zehatz eta fantasmagorikoek, mintzaira berezia dakarte : ahots baten desherria, itzul ezin daitekenaren mugetan.

KONTAKTUA / CONTACT

Ekhi Lambert
+33 (0) 652 21 51 26

ekhi.lamb@gmail.com