Durangora goaz!

Durangora goaz!

Mukuru kolektiboko kideak Durangon izango gara berriz ere, Balio dute kolektiboarekin azken hiru urteetan izan dugun partaidetza berrituz. 10 musika proiektuk osatzen dute gure kolektiboa egun, eta 2023 honetan bi nobedade ekarriko ditugu gure stand- era. Batetik Kadira taldearen lehenengo lana aurkezteak asko pozten gaitu. Kadira taldea 2021ean sortu zuten Lorea Zulaika eta Aritz Aramendik. Izen bereko lehenengo lan hau 8 abestiz osatutako albuma da eta batez ere rock eta pop doinuak aurki daitezke bertan, baina erritmo afroamerikarren influentziak nabari dira. Bigarrenik Nigara zuek- en “dai dai” diska dugu berritasunen artean. Ander Fernandez- ek bere bakarkako proiektuaren izenpean argitaratzen duen 4.a. Oporretatik ekarritako oparia omen da, batez ere gitarra soil eta soinu paisaiez osatua, bidean grabatua, bidaia baten kronika edo souvenir antzeko bat. Biak ere CD formatuan kaleratuko dira eta Nigara zuek- ena postal formatuan ere eskuratu ahal izango da.

https://kadira.bandcamp.com/album/kadira

https://nigarazuek.bandcamp.com/album/dai-dai