ESCENA SOLO MYRIAM. Esta cancación pertenece a una de las escenas del espectáculo de danza En Picado. Una producción para cinco bailarines de la compañia Ai Do Project que se estrenó en marzo del 2021.

 

MAI MAO LIBI LAI TAO. Oier Guillanen poematik abiatuta Idoia Hernandezek sortutako kantua da. Elgoibarko Sinüose kolektiboak Alarma Sessions iniziatiba sortu zuen 2020ko ekainean covid19aren ondorioz. Cabezafuego, Joseba Irazoki, Joseba B Lenoir&Mice eta HATXE izan ziren parte hartu zuten musikariak. Helburua 30 minutuko bideo bat egitea zen. Idoia Hernandezek bere bideorako hainbat artista lagun gonbidatu zituen, Oier Guillan barne. Bideo osoa hemen ikusgai.

 

ALTZA LA PATA. “Modelo baten bizitza sekretua” antzerki performatiboko kantu bat da. Kantu herrikoi baten melodian oinarrituta dago. Letra Maite Aizpuruak idatzitakoa da Zarautzen beraneatzen zuen Fabiola Erreginaren istorio batetik abiatuta (Altza la pata erregina que viene olatu y te baña). Metrokoadroka konpainiak zuzendutako site especific obra hau 2020ko Literaturian aurkeztu zen.

 

MIGRANTE. Una canción escrita para un lugar desde una generación local con descendencia familiar migrante. Estos artistas euskaldunes habitantes de Errenteria descienden de una generación castellana la cual se desplazó en la decada de los 60 en busca de un futuro mejor. Alvaro Ledesma fué el encargado de realizar la escultura llamada “Migrante” en honor a su padre y con esta canción compuesta por 2bat – Oscar Manso e Idoia Hernandez (HATXE) se inaguraron las VI jornadas por los Derechos Humanos organizadas por el Ayuntamiento de Errenteria.

 

ISTORIO TA KONDAIRAK. Jose Mari Arakamak herri musika eta bertsogintza maite ditu. Bazkal osteko kantuetan aditua da eta lagunei bertsoak idaztea gustoko du. Eta hau da bere lehen kantu idatzia. Berak sortutako letra eta doinuari jarri zion musika Idoia Hernandezek.

Nork baloratzen du zein den artista eta zein ez? Ezagutza ez da zertan izan eskolan ikasia. Ez du zertan metodo bat jarraitu. Bere kasa dabilena ez ote daki? Ez ote dira artistak? Inork erakutsi gabe ez ote daki? Eta intuizioak ez al dakar ikasketarik? Eta sortzea? Irakatsi egiten da? Ez ote da esperimentazioaren ondorengoa? Jolasaren, akats ikasketen ondorioa? Jatorriz sortzaileak garelakoan nago. Ez da sinismen bat. Gertaera bat da. Alboka eta txalaparta musika eskolak baino lehenagokoak dira. Edo herri primitiboetan ez ote da artistarik?

 

SENEZ 35 URTE. SENEZ aldizkariaren 50.zenbakiaren aurkezpenerako sortutako kantua da. 2019ko udazkenean aurkeztu zen Donostiako Victoria Eugenia Club aretoan.

 

DESIOAK. Konfinamenduan egindako bertsioa da, sintetizadorea eta melodikarekin. Kantu originala “Panpin hautsien dantza” kontzerturako sortua da, piano, gitarra, biolin eta bateriarentzat. Hitzak Elia Millanek idatziak dira. Hemen etxean grabatutako bideoa.

 

AURRESKUMBIA. Andoni Mutiloa antzerkigilearen “Esnatu naiz” kabareterako sortutako aurreskuaren bertsioa da, 80. hamarkadako Casiotone PT-31 teklatu batekin.