Hegazkin aireratzear da

Hegazkin aireratzear da

Hegazkin talde berriak estreineko diskoa eta kontzertuak eskainiko ditu udaberri honetan.

Alayn Carazo Iturriaga eta Iosu Isaias Villanueva Castro “Isuo” musikariek osatzen dute taldea, hainbat taldetan aritutakoak: Eyharts, Txost!, MKT, eta abar.

Sintetizadoreak, gitarra elektrikoak eta ahotsa erabiliz, musika sendo bezain sentikorra jorratzen dute: pop, trip-hop…

Sei kantuko diskoa argitaratuko dute maiatzean, “Haize beltzak” izenekoa, Mukuru kolektiboaren zigilupean. Shot! Estudioan grabatu dute Ander Barriuso Muñoa teknikariaren eskutik. Diseinua eta maketazioa Aritz Ormazabal Barriosen artelana da. Gvridi artistaren bideoklipak ere iragarri dituzte.

“Haize beltzak” disko aurkezpenak:

Maiatzak 28 Zarautz, Putzuzulo (+IbonRg eta Enrike Hurtado)

Ekainak 3 Bergara, Seminarixoa (+Paxkal Irigoyen)

Ekainak 11 Urretxu-Zumarraga, Zelai-Arizti (+Hatxe)