Ihesi doaz animaliak – Kaskezurren diska berria – Mukuru 006

Ihesi doaz animaliak – Kaskezurren diska berria – Mukuru 006

“Bi ahotsen tinbreak nahastuz ez bada, gitarren arteko solasaren bidez edo erritmo ezberdinen artean salto eginez bestela; beti dago jolaserako tartea Kaskezurrekin. Jokalari trebeak baitira nafarrak, bide gorabeheratsuetan jostatzen iaioak.

Orain bi urte Azpisugeak diskoarekin onespen zabala lortu zuten eta horrelakoetan itzulera ez da erraza izaten. Laukoteari ez zaio dardarizorik nabari, ordea. Ohiko eztandak zehatzagoak dira orain, zorrotzagoa da kolpe bakoitza. Oinarri erritmikoa ere joriagoa sumatzen da eta, orokorrean, ñabardurak lehenetsi dituzte eztanden beharrean. Melodiez ongi ureztatu dituzte larreak, ondoren sute kontrolatuak pizteko ertzetan. Egiari zor, ziur aski sekula ez dira orren zurrunak izan, baina soinu horma etengabe hautsi eta eraldatu dute, distirari ere sarbidea emanaz.

Bat-bateko suhartasunari garuna gailendu zaio agian oraingoan eta trinkoagoa da emaitza. Jolasa izaten jarraitzen du honek, baina beraien jokoa asmatu dute konturatzerako.”

Jon Urzelai

 

Entzun diska