Isuo ta Kezman-en diska berria “Bihar akaso”, kalean da

Isuo ta Kezman-en diska berria “Bihar akaso”, kalean da

MKR 005
Isuo ta Kezman- Bihar akaso



13 kantu biltzen dituen diska luzea kaleratu dute Isuok eta Kezmanek.
Isuok kantuz eta kitarraz sortuak, Kezmanek koroz eta tronpetaz janzten
ditu. Kantu alaiak dira batzuk, ‘gozagarritasunaren gorazarre etengabea’
leloari fidel. Nostalgikoak eta barnerakoiak beste batzuk. Eta tartean,
edo dena batera, edo beste nonbait kokatzen direnak beste batzuk.

Isuo ta Kezmanek sorturiko galaxia honetan hainbat planeta-ttiki ageri
dira, eta hainbat espaziuntzi ere bai. 10 lagunetik gora izan dira
diskan parte hartu dutenak. Soinuan, irudian, letratan, kantuan… Eta
eskeintza berezia egin nahi izan diote Hipolita Uranga Illarramendiri,
diskaren grabaketaren hilabete berean zendu zen kolaboratzaile maiteari.
Bere ahotsa entzuten da diskan.

‘Bihar akaso’ Zumarragako Etxetxon grabatu zuten 2018ko uztailean. Peru
Galbetek egindako bideoklipean har liteke grabaketaren aire bat.



CD formatuan kaleratu dute. Durangon aurkitu ahal izango da
Musikazuzeneanen postuan, baita zuzeneko aurkezpenetan ere: Abenduaren
6an Urretxun, eta 8an Durangon.