MUKURU 1go jaixa arrakastatsua

MUKURU 1go jaixa arrakastatsua

Pasa den ostiralean, maiatzaren 11an, Antzuolako Gaztetxian ospatu zen lehen Mukuru jaia. Klak!son eta Seitan taldeak aritu ziren eta esperientzia bikaina suertatu zen. Bi taldeak apenas ezagutzen genuen elkar eta bertan hasi genuen elkarlanak emango ditu fruitu ederrak aurrerantzean. Antzuola eta Urretxu-Zumarragatik etorritako publikoak majo gozatu zuen Seitan taldearen ahots ederrekin, sorpresa ederra izan zen askorentzat. Klak!son taldea hasi zenean rock hotsak gaiendu ziren eta garagardo batzuk zirela medio festa giro aparta sortu zen. Mila esker Antzuolako gazteei, Gaztetxea maite duzuen hoiei lokal eder hau uzteagatik! Baita Goiena telebistari ere erreportaia egiteagatik. Gora Mukuru! Aurrera goaz!

Euskal Herriko hainbat txokotako musika taldeak batzen dituen Mukuru kolektiboak antolatutako lehen kontzertua egin zuten atzo Antzuolan. Herriko Klak!son eta Donibane Garazitik etorritako Seitan taldea izan ziren emanaldia eskaini zutenak.

Hamar talde batzen ditu momentuz Mukuru kolektiboak, eta horietako bik, Klak!sonek eta Seitanek hartu zuten parte atzo Antzuolako gaztetxean izan zen eta kolektiboak antolatuta egin zuten lehen kontzertuan.

Mukuruko kide den Josu Isaiasen esanetan, Mukuru indarrak batzeko egitasmo bat da: “Orain arte bakoitza bere kasa ibili da diskoak grabatzen eta kontzertuak antolatzen. Mukururen helburua da jardun hori guztia kolektibizatzea”. Klaks!soneko abeslari Mikel Bargielak ere zentzu berean hitz egin zuen: “Ilusioa dugu. Lagun talde bat da Mukuru, eta elkartzen gaituena da lagunak garela, eta musika”. Donibane Garazikoa den Seitan taldeko Patxi Oillarbururentzat, aukera bat da kolektiboa sortu izana: “Guretzat interesgarria da, Hegoaldeko taldeekin zubiak eraikitzeko.

Antzuolakoaz gain, laster beste kontzertu batzuk ere eskainiko dituzte Mukuru barruan dauden taldeek, eta webgunea ere estreinatu du kolektiboak: www.mukuru.eus

Goiena