Kaixo lagun!
Mukurutarrek agurtzen zaituzte. Haien burua ongi definitzen asmatzen ez duen musikari kolektibo sinpatikoa gaituzu. Elkar sustengatzen dugu, geure sena adi eta esna mantentzen laguntzen diogu elkarri, terapiarako tarteak eta sorbaldak partekatzen ditugu. Musikari-terapia. Geure gogo, proiektu berri eta zalantzak aipatzeaz gain elkarrekin proiektuak martxan jartzea maite dugu, Mukuru festak adibidez.
Aurtengo irailaren amaieran antolatu nahiko genuke hurrengoa eta asteburuko programa dugu gogoan, kolektiboaren inguruko lagun, ezagun edo miresten ditugun pertsonekin batera tailer, emanaldi, kontzertu, mahai inguruekin osatutako egitaraua. Saretzea beti helburu!
Ideia pila bai baina lekua dugu faltan. Bat genuen buruan eta ezinezkoa izango dela jakin dugu… Zuen irudimen eta sareei deialdia da hau beraz, ideia bat baldin baduzue; herri txiki batetako espazio ta larreetan, autogestionatutako bestelako espazio batetan, kanpin abandonatu bat, baserri zahar baten lurretan… Jakinarazi iezaguzue eta elkarrekin moldatuko gara!
Milesker eta besarkadak, segidan Mukuruko proiektu batzuen berriak dituzue. Ah! Ongi etorria gure kolektibora Maider Lasa! hohoho!
|