Mukuru atala Kanalduden

Mukuru atala Kanalduden

Mukuruk Kanaldude herri telebistarekin elkarlanean sail berri bat sortu du. Mukuru Zuzenean Nonahi atala. Bertan Mukuru kolektiboko taldeen zuzeneko bideoak ikusi ahalko dira, 2020ko urtarrilean hasi eta hilabetero bideo berri bat igoko dutelarik bertara. Kanala estreinatzeko Txost! taldearen Zumarragako Kebabeko zuzenekoa igo dute.

Kanaldudeko Mukuru sailera joateko sakatu hemen.

 

Otsailean Paxkal Irigoyenen zuzeneko bat ikusiko dugu, martxoan berriz Hatxek igoko du “Zuzenean Nonahi #3” izango dena eta hurrengoak zein izango diren oraindik ez dakigu.

Adi seinaleari!