MUKURU festa azaroaren 13an!

MUKURU festa azaroaren 13an!

2019ko abenduan azken Mukuru festa egin genuenetik gogotsu geunden berriz indarrak hartu eta beste festa bikain bat eskaintzeko. Bada azaroaren 13an ospatuko dugu Mukuru festa berri bat. Ia talde eta bakarlari guztiak bertan izango gara eta 2 oholtzatan banatuta arratsaldean eta gauean izango da zer ikusi eta zer entzun Bergarako Kartzela Zaharrean. Kartela laster aterako da baina aldez aurretik sarrerak eskuratu nahi dituenak mukuru@mukuru.eus helbidera idatzi beharko du. Arratsaldeko saioa 18:00etatik 21:00etara izango da eta gaueko saioa berriz 22:30etatik 1:00etara. Saio bakoitzerako sarrerak 5 euroko prezioa du. Sarrerak egunean bertan eskuratzea ere egongo da, festa hasi aurretik, ordubete lehenago jarriko dira sarrerak salgai.

Ilusio eta animo handiz antolatzen ari gara egun hau, ez da nolanahikoa izango.

Artista hauek ariko dira:

18:00

Hatxe

Paxkal

Nigara Zuek

Birkit

22:30

Muskulo

Klak!son

Hegazkin+Gvridi