Mukuru aurkezpen festa errenterian

Mukuru aurkezpen festa errenterian

MUKURU kolektiboak bere aurkezpen jaialdia ospatuko du Orereta/ Errenterian
datorren Urriak 13an larunbatarekin.
Mukuru Euskal herrialdetako herri ezberdinetako talde eta bakarlariek osatu dugun
kolektiboa da. Gipuzkoa, Nafarroa eta baita zoritxarrez hainbatetan hegoaldean hain gutxi
kontutan hartzen ditugun iparraldeko taldeak ere. Oinarrian elkarrekiko konplizidade eta
miresmenak elkartzen gaitu. Helburua esperientziak konpartitzea, elkar elikatu eta
elkarrengandik ikastea dira. Norberaren musika sortu, grabatu edo zabaltzeko prozesuan
egon daitezkeen aukerak hobe ezagutu eta gauzatzeko. Azken finean, lagunekin, beti
delako hobea.
Musika bizitzeko era bat konpartitzen duen kolektiboa izaki honaino ekarri gaituzten
zalantza, desio eta ziurtasun urriak konpartituz gizartaratzeko unea iritsi zaigu.
Horretarako egun osoko egitaraua prestatu dugu.
Goizez mahai inguru bat proposatzen dugu, 11:00 tan Mikelazulo Kultur Elkartearen
egoitzan. Izenburua “Musika, zergatik kolektiboki kolektiboan” jarri diogu. Gurekin izango
dira musikaren munduan modu batera edo bestera era kolektiboan lan egiten duten
hainbat ekimenetako partaideak. Amankomunean gauzak badituzte ere esperientzia
ezberdinak dira eta haiek ezagutu eta kontrastatzeko aukera izango dugu.
Gurean izango dira Bidehuts, Taupaka, Erraia eta Musikazuzenean eko kideak.
Bazkalostean Mukuru osatzen duten talde eta bakarlariak zuzenean ezagutzeko
aukera izango dugu.
Arratsaldez Mikelazulon bertan 18:00 tatik aurrera bakarlari eta kontzertu akustikoekin
hasiko gara. Haien kantu sorta erakutsiko digute
Isuo eta Kezman, Nigara zuek, Peru Galbete, Hatxe, Paxkal Irigoyen, Iturria eta Seitan.
Afalostean berriz Niesseneko aretora joango gara. 22:30 tatik aurrera han izango
dira Txost, Klak!son eta Muskulo.
Mukuru zer den edo osatzen duten taldeei buruz gehiago jakiteko: mukuru.eus.
Kolektiboari buruz edo Urriak 13ko egitauari buruz gehiago jakin nahi ezkero,