Mukuru kolektiboaren eskutik, beste festa musikal itzel bat bizitzeko aukera izango dugu abenduaren 28an Urretxu-Zumarragan, Kkinzona, Eltzekondo, eta Urretxu-Zumarragako Gaztetxearen laguntzaz.
Mukuru euskal herriko musikari ezberdinak biltzeko asmoz sortu zen 2017an, beraien jarduna kolektibizatu nahirik proiektu ezberdinen bitartez.
“Indarrak batuz gure sorkuntzak zabaltzeko asmoz sortu dugu Mukuru. Musika industria hegemonikoari «alternatiba bat» eskaini nahi diogu, sortzailearen eta publikoaren arteko harremana gertukoa eta horizontala izanik. Gure musika bihotzetik egina da, elkar lagunduz, maitatuz, goxatuz, gozatuz…”
Festa honetan Mukuru zigilupean bi urteotan argitaratutako diskoez gain, bilduma berri bat argitaratuko da, talde bakoitzaren abesti banarekin. Hurrengo egitasmoen berri ere emango dute. Eta egun guztian zehar zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango da, kalean hasi eta gaztetxean jarraituz. Bakarlari eta proiektu akustikoekin hasi eta oholtzan talde formatuekin amaituko da festa, bidean sorkuntza berri eta harrigarri asko entzuteko aukera izango delarik.
Hona egitaraua:
12:00 KALEETAN ZEHAR
Peru Galbete
Iturria
Isuo ta Kezman
Paxkal Irigoyen
19:00 GAZTETXEAN
Hatxe
Ekhi Lambert
23:00 GAZTETXEAN
Klak!son
Txost!