Mukuru Aldizkari Ofiziala #01

Mukuru Aldizkari Ofiziala #01

Mukuru koletiboaren berripapera, boletina edo teletipoa sortu dugu: Mukuru Aldizkari Ofiziala.

Gure webguneko Albisteak atalean azalduko da, baina nahi izan ezkero korreoz jaso dezakezu.

HARPIDETU HEMEN

Birkit

EP berria grabatzeko kantuak prestatzen ari da Birkit laukote bilbotarra. 2024 honetan zehar estudioan biltzeko asmoa dute.

Hatxe

Panpin Orkestra taularatuko dute maiatzean HATXE eta Errenteriako kontserbatorioko Orkestrak. Urtero Eresbil elkarteak antolatzen duen Musikaste jaialdiaren barruan aurkeztuko den kontzertu berezi eta bakarra izango da Maiatzak 17koa, Lekuona Fabrikan (Errenteria).

Txost!

Txost! taldeak kantu berria argitaratu du. “Gehiago Gara” ekimenarentzat egindako kantua da, eta abenduaren 16an Donostian egin zuten ekitaldian aurkeztu zuten zuzenean. Zenbait elkartek martxan jarri dute ekimen hau, “haurren heriotzaren aurrean naturaltasunez eta humanitatez jardutea posible dela gogoratuz”.

ENTZUN-DESKARGATU
http://mukuru.eus/wp-content/uploads/2024/02/Txost-Gehiago-gara.mp3

Peru galbete

Otsailak 25ean usurbilen Yolanda Arrietarekin batera “Etxe bat” ikuskizuna eskainiko dute. Martxoaren 1ean Hendaian jokatuko du Nigara zuek- ekin batera, biko formatuan Xanti Etxeberrirekin batera. Hatxeren hurrengo zuzenekoetan ere partaide izango da baita ere.

Paxkal Irigoyen

Paxkalek bakarkako sorkuntza segitzen du Frigo edo Haira bezalako proiektuekin dabilen bitartean. Apirilean Berako Atala estudioan izango da irteera datarik ez duen diska berri bati begira.

Kadira

2023 urteko apurretan ateratako diska zuzenean aurkezten dabil Kadira taldea. Datozenak bakarka egingo ditu Lorea Zulaikak, Mutrikun eta Donostian.

Patiyoko atzuak irratsaioan elkarrizketa

Nigara zuek

Dai- dai diska abiapuntu hartuta kontzertuak ematen ariko da udaberri honetan Ander Fernadez Nigara zuek proiektuarekin. Hendaia, Uztaritze, Donostia, Arrosa, Oiartzun… Egon adi!

Ekhi Lambert

Badator Ekhi Lambert- ek luzez ondutako diska. Martxoan izango da aurkeztua eta “Inbasioak” du izena. 30 musikarik hartu dute parte bertan. Martxoaren 7an bideoklipa aurkeztuko du eta 20an Donostiako Koldo Mitxelenan aurkeztuko du.

Berriako elkarrizketa

Hegazkin

Bergarako 23 taldek grabaturiko “Loratzen” disko kolektiboa argitaratu da, eta bertan Hegazkin taldeak parte hartu du Ekialde hurbila kantuarekin.
Diskoa salgai dago CD formatuan Bergarako liburutegian eta Laboratorium museoan.
ENTZUN HEMEN

Diskoa osorik
Hegazkin – Ekialde hurbila

Agenda

Otsailak 25 “Etxe bat”. Peru Galbete eta Yolanda Arrieta Usurbilgo Sutegi aretoan.
Martxoa
– MartxoaK 1 NIGARA ZUEK eta PERU GALBETE – Hendaiako Borderline Fabrikan.
– MartxoaK 2an NIGARA ZUEK – Uztaritzen
– Martxoak 8 HATXE (bakarka) – Irisarrin
– Martxoak 9 HATXE (taldea) + Ibil Bedi – Oiartzun
– Martxoak 15 Lorea Zulaika- KADIRA – Mutrikun

– Martxoak 16 Korrika kulturala Baionako gaztetxean, Ekhi, Idoia eta Anderrek hartuko dute parte, Odei, Eider Perez eta Ane Garciarekin.

– Martxoak 20 EKHI LAMBERT “Inbasioak” diska aurkezpena Koldo Mitxelena kulturgunean, Donostian
Apirila
– Apirilak 5 NIGARA ZUEK – Sakana diska denda eta galeria, Donostia
– Apirilak 6 NIGARA ZUEK – Elgenia ostatua, Arrosa
– Apirilak 28 Lorea Zulaika- KADIRA – Donostia Marruma kulturalak
Maiatza
– Maiatzak 17 – HATXE eta orkestra – Lekuona fabrika Errenteria.
Ekaina
– Ekainak 1 HEGAZKIN – Ziburuko Azokan

– Ekainak 6 HATXE – Zumaiako emakumeen etxean