Mukuruko hiru taldek kontzertua emango dute Larrean

Mukuruko hiru taldek kontzertua emango dute Larrean

Txost!, Ekhi Lambert eta Hegazkin-ek kontzertua emango dute Aldaia tabernan, Larrean (Barrundia, Arabako Lautada).

Ez da nolanahiko emanaldia izango hainbat kolektiboren elkarlanetik sorturikoa: Mukuru, GaraiOn Sorgingunea, Aldaia Taberna eta Barrundiako Kultur Traktorea.

Abuztuaren 28an izango da, larunbatarekin, 18:00etan. Ikus-entzuleentzat ondoren bertan afaltzea ez litzateke batere plan txarra.