MUSKULO: Lau kantu, lau bideoklip, hainbat lagun; ospakizun bat!

2017 an “Lau” izeneko lau kantuko diska kaleratu genuen. Kontzertuez gaindi, lau kantuok musikatik haratagoko bizitza izan zezaketela pentsatu genuen.
Lau kantu, lau istorio, lau bidai. Horretarako istorioak eta emozioak irudietan bihurtzen dituzten bidaideak behar genituen.
Hor agertu ziren Zazpi Térdi, Lolica, Filmotive eta Maider Fernandez Iriarte.
Kantu bakoitzarekin bideoklip bat sortzeko proposamena egin genien. Haiek enbidoari ordago.Urtebete igaro da eta emaitza aurkezteko irrikitan gaude. Zuzeneko aurkezpenera gonbidatu nahi zaituztegu.Zazpi Térdi, Lolica, Filmotive, Maider Fernandez Iriartek sortutako bideoklipen gainean zuzenean joko dugu.Ospakizuna, datorren Maiatzak 13a igandea, 19:00 tatik aurrera Errenteriako Niessen Kulturgunean.Gaualdia Hatxe-k hasiko du, bere piano melodiekin sentimendu eta emozio sakonenetatik bidaiatzeko gonbitea.

Atzetik Anakrusa dantza taldeak sortu berri duen “Reset” dantza garaikide pieza -ren estrenaildia. Gure musikan oinarrituta paisaia apokaliptiko batean bizitza berri baten bila dabilen pertsonaia ezagutuko dugu. Gu ere oholtzan izango gara musika zuzenean eskaintzeko.

Eta azken orduko gonbidatua ere gehitu zaigu! Pello Gutierrez Peñalbaren “Zain kortoaren estreinaldiaz gozatzeko aukera izango dugu.

Programa ederra ezta!? Bertan elkar ikusiko garelakoan, izan ongi!

—————————— —-

En 2017 publicamos un disco con cuatro canciones, “Lau”. Pensábamos que estas cuatro canciones podían tener una vida también más allá de los conciertos. Cuatro canciones, cuatro historias, cuatro viajes. Para ello necesitábamos compañeros de viaje capaces de plasmar en imágenes las historias y emociones. Entonces aparecieron Zazpi Térdi, Lolica, Filmotive y Maider Fernandez Iriarte. Les propusimos realizar un videoclip con cada uno de los temas del disco. Respondieron ordago al envido.

Ha pasado ya un año y estamos deseando compartir el resultado. Os queremos invitar al estreno de los videoclips. Tocaremos en directo sobre los videoclips de Zazpi Térdi, Lolica, Filmotive y Maider Fernandez Iriarte.

La cita el próximo domingo 13 de mayo, a las 19:00 en Centro Cultural Niessen de Errenteria.

La velada la comenzará Hatxe, invitación a las emociones y sentimientos más profundos a través de la melodías de su piano.

Después vendrá el estreno de “Reset”, de Anakrusa dantza taldea. En esta pieza de danza contemporanea basada en nuestra música conoceremos a un personaje en busca de una nueva vida, en medio de un paisaje apocalíptico. Estaremos en escena para interpretar esas canciones en directo.

Además se nos ha unido un invitado de última hora, podremos disfrutar también del estreno del corto “Zain”, de Pello Gutierrez Peñalba.

Esperamos compartir contigo ésta celebración. Hasta entonces.

Entzun, ikusi eta zabaltzeko:

www.muskulo.bandcamp.com
https://hatxe.bandcamp.com/alb um/lehena
www.filmotive.com
www.lolicabral.com
www.zazpiterdi.com
https://es-es.facebook.com/Ana krusa.Taldea