Muskuloren diska berria ate joka!

Muskuloren diska berria ate joka!

Bi urte pasa dira gehiagorako gogoz utzi gintuen “Lau” lan laburra kaleratu zutenetik. Joan den abuztuan trasteak hartu eta nafarroako etxe batetan montatu zuten Elektrika grabaketak- en estudio efimeroa, Ander Barriusoren gidaritzapean lan luzea grabatzeko.

Nahasketak amaituta, masterizazio eta diseinua ontzen ari dira udazken honetan zehar agertuko den diska osatzeko. 10 kantaz osatua izango da “Esan gabe doa” izenburua izango duen LPa eta lehenengo aldiz biniloan argitaratuko dute, baita CDan eta sarean ere. Ondoren hasiko dira zuzenekoetan aurkezten.

Laster beraz lan berri honi buruzko berri gehiago izango dugu, adi belarriak!