Nigara zuek- ek diska berria kaleratuko du. Martxoak 1ean hasita 8 igandez zabalduko ditudan 8 kantu izango dira eta mukuruko nire webgunean zintzilikatuko ditut. “Zabortegitik salbatuak” du izena diskak. 2017an zabortegitik piano elektroniko zahar bat berreskuratu eta horrekin jolasean aritzetik abiatu zen diskaren ideia. Gerora melodia haiek jazten joan nintzen, beste tresnak batzen, hitzak idazten, betiere zaborraren ideiaren inguruan. Zaborra emozionala, digitala, organikoa, soziala. Emaitza aski eklektikoa dela esango nuke, zaborra bezain zaborra. Formatu fisikoa CD zaharren kutxatan aterako dut, karatula bakoitzaren gainean lanketa artistikoa egingo du Manu Berk artista baionarrak. Berrogeita hama-piko ale izango dira, gutxi gora behera.