Peru Galbete-ren diska berria

Peru Galbete-ren diska berria

“Nor zara zu?” izenpean hirugarren lan luzea argitaratu du Peru Galbetek.


Azken hiru urteetan, Usurbil, Urretxu eta Uharte artean idatzi eta grabatutako kanta batzuen bilduma da. Konfinamenduan zehar Uharten egin da nahasketa, eta garai hauetan hitzak baino zerbait gehiago partekatzeko beharretik argitaratzen da. Aurrerago, egoerak baimentzen duenean, aterako da formatu fisikoan.

 Nor zara zu? baina erreflexuak ez du erantzuten, are gutxiago leihoaren kanpoak. Barruak ordea, kanta eta poemek, izan dezakete erantzun posible eta aldakor bat, behar izatekotan.

 Mukuru kolektiboaren parte eta Hatxe taldearen ahotsetako bat izateaz gain, 2016an argitaratu zuen “Peru”, bere lehenengo diska. Urtebete beranduago, Boliviako basoan grabatu zuen bigarren lana, “Voces de la Selva”.