PIKO, ISUO ETA BARGI zuzenean Antzuolan

PIKO, ISUO ETA BARGI zuzenean Antzuolan

PIKO
ISUO ETA BARGI

Kontzertua
Antzuolako Gaztetxean.
Irailak 2, 18:30.

Isuo eta Bargi

Isuo (Zarautz, 1987) hainbat proiektutan aritu den kitarjole eta kantaria da. Bakarlari gisa eman zituen lehen pausoak, eta ondoren Kezman musikariarekin batera aritu izan da bikotean. MKT, Txost! eta Hegazkin taldeetan ere aritzen da, beste estilo batzuetan.
Kantautore gisa hiru disko argitaratu ditu, eta bere estiloa barnerakoia eta poetikoa da. Gaur egun Legazpin bizi da.

Bargi (Antzuola, 1983) bi hamarkadaz Klak!son taldeko kantaria izan da. Hiru disko eta hainbat zuzeneko emanaldiren ondoren, taldea desegin zuten 2023ko udaberrian. Rock edo pop giro berezietan abeslari gisa aritu ondoren Isuori batu zaio, giro folk eta akustikoagotan jarduteko gogoz.

PIKO

PIKO Paxkal Irigoyen (Ainiza-Monjolose, 1988) musikariaren bakarkako proiektua da. Paxkalek hainbat tresna jotzen ditu: Ahotsa, gitarra, pianoa, saxofoia, bibolina, sintetizadoreak, eta abar. Loop-ak sortuz zuzeneko harrigarriak eskeintzen ditu.
Bakarkako lanaz gain, talde askotan aritzen da eta aritu izan da: Zezenaren taldea, Bilau, Totem, Behi Bideko Andere Xuriak, Frigo, Txost!, Fifita, Bloñ, Tud, Holako, Doktor Mephisto…

Hiru musikariak Mukuru kolektiboko partaide dira.