Durangora goaz!
Mukuru kolektiboko kideak Durangon izango gara berriz ere, Balio dute kolektiboarekin azken hiru urteetan izan dugun partaidetza berrituz. 10 musika proiektuk osatzen dute gure kolektiboa egun, eta 2023 honetan bi nobedade ekarriko ditugu gure stand- era. Batetik Kadira taldearen lehenengo lana aurkezteak asko pozten gaitu. Kadira taldea 2021ean sortu zuten Lorea Zulaika eta Aritz Aramendik. […]