• MUSKULO: Lau kantu, lau bideoklip, hainbat lagun; ospakizun bat!

    2017 an “Lau” izeneko lau kantuko diska kaleratu genuen. Kontzertuez gaindi, lau kantuok musikatik haratagoko bizitza izan zezaketela pentsatu genuen. Lau kantu, lau istorio, lau bidai. Horretarako istorioak eta emozioak irudietan bihurtzen dituzten bidaideak behar genituen. Hor agertu ziren Zazpi Térdi, Lolica, Filmotive eta Maider Fernandez Iriarte. Kantu bakoitzarekin bideoklip bat sortzeko proposamena egin genien. […]

    Read More

  • 1go MUKURU jaixa Antzuolako Gaztetxian

                                              Datorren Maiatzaren 11ean, ostiralez ospatuko da lehen Mukuru festa ofiziala. Klak!son eta Seitan taldeak arituko dira jai eder honetan 19:00etan hasita. Seitan taldeak folka eta polifonia nahasten ditu, kitarra bat eta sei ahotsekin, elektrifikaziorik […]

    Read More

  • Txost! Erratzun izan gara asteburuan, lehen diska grabatzen!

    Urriaren 20, 21 eta 22an Erratzuko eskolako ganbaran egon ginen asteburu guztia jo ta su diska grabatzen. Kaskezur eta Ufestuek taldeak ensaiatzen duten lokalean egin dugu grabaketa. Toki ederra, egurrezko zapai azpian goxo-goxo egon ginen. Giro bikaina izan genuen, Kaskezurreko Iñigo anfitrioi itzela izandu zen asteburu guztian, Elizondoko bere etxean hartu gintuen eta bai bikain […]

    Read More

  • TXOST! estreineko kontzertua!

    Txost! izena aukeratu dugu gure proiektu berrirako. Ilusio biziz lehen kontzertua emateko eta zer eta InorenEroNi eta Borrokan taldeekin. Ba al dago geihago eskatzerik. Ba bai, gainera Kkinzona egun zoro bezain eder bat izatea, eta hala izango da! Gora Kkinzona irratia eta mila esker aukera eder hau emateagatik.  

    Read More