24-05-2018
Mukuru besta (edo jaixa)-ren bigarren atala, maiatzaren 31an iraganen da, Itsasuko "Goxoki" gaztetxean ! Hitzordua gaueko 20:30-tan eta bertan kolektiboko 2 taldek joko dute : - Paxkal Irigoyen eta Kontsumo orkestra - Txost !
15-05-2018
Pasa den ostiralean, maiatzaren 11an, Antzuolako Gaztetxian ospatu zen lehen Mukuru jaia. Klak!son eta Seitan taldeak aritu ziren eta esperientzia bikaina suertatu zen. Bi taldeak apenas ezagutzen genuen elkar eta bertan hasi genuen elkarlanak emango ditu fruitu ederrak aurrerantzean. Antzuola eta Urretxu-Zumarragatik etorritako publikoak majo gozatu zuen Seitan taldearen ahots ederrekin, sorpresa ederra izan zen askorentzat. Klak!son taldea hasi zenean rock hotsak gaiendu ziren eta garagardo batzuk zirela medio festa giro aparta sortu zen. Mila esker Antzuolako gazteei, Gaztetxea maite duzuen hoiei lokal eder hau uzteagatik! Baita Goiena telebistari ere erreportaia egiteagatik. Gora Mukuru! Aurrera goaz! Euskal Herriko hainbat txokotako musika taldeak batzen dituen Mukuru kolektiboak antolatutako lehen kontzertua egin zuten atzo Antzuolan. Herriko Klak!son eta Donibane Garazitik etorritako Seitan taldea izan ziren emanaldia eskaini zutenak. Hamar talde batzen ditu momentuz Mukuru kolektiboak, eta horietako bik, Klak!sonek eta Seitanek hartu zuten parte atzo Antzuolako gaztetxean izan zen eta kolektiboak antolatuta egin zuten lehen kontzertuan. Mukuruko kide den Josu Isaiasen esanetan, Mukuru indarrak batzeko egitasmo bat da: "Orain arte bakoitza bere kasa ibili da diskoak grabatzen eta kontzertuak antolatzen. Mukururen helburua da jardun hori guztia kolektibizatzea". Klaks!soneko abeslari Mikel Bargielak ere zentzu berean hitz egin zuen: "Ilusioa dugu. Lagun talde bat da Mukuru, eta elkartzen gaituena da lagunak garela, eta musika". Donibane Garazikoa den Seitan taldeko Patxi Oillarbururentzat, aukera bat da kolektiboa sortu izana: "Guretzat interesgarria da, Hegoaldeko taldeekin zubiak eraikitzeko. Antzuolakoaz gain, laster beste kontzertu batzuk ere eskainiko dituzte Mukuru barruan dauden taldeek, eta webgunea ere estreinatu du kolektiboak: www.mukuru.eus Goiena
07-05-2018
2017 an “Lau” izeneko lau kantuko diska kaleratu genuen. Kontzertuez gaindi, lau kantuok musikatik haratagoko bizitza izan zezaketela pentsatu genuen. Lau kantu, lau istorio, lau bidai. Horretarako istorioak eta emozioak irudietan bihurtzen dituzten bidaideak behar genituen. Hor agertu ziren Zazpi Térdi, Lolica, Filmotive eta Maider Fernandez Iriarte. Kantu bakoitzarekin bideoklip bat sortzeko proposamena egin genien. Haiek enbidoari ordago.Urtebete igaro da eta emaitza aurkezteko irrikitan gaude. Zuzeneko aurkezpenera gonbidatu nahi zaituztegu.Zazpi Térdi, Lolica, Filmotive, Maider Fernandez Iriartek sortutako bideoklipen gainean zuzenean joko dugu.Ospakizuna, datorren Maiatzak 13a igandea, 19:00 tatik aurrera Errenteriako Niessen Kulturgunean.Gaualdia Hatxe-k hasiko du, bere piano melodiekin sentimendu eta emozio sakonenetatik bidaiatzeko gonbitea. Atzetik Anakrusa dantza taldeak sortu berri duen “Reset” dantza garaikide pieza -ren estrenaildia. Gure musikan oinarrituta paisaia apokaliptiko batean bizitza berri baten bila dabilen pertsonaia ezagutuko dugu. Gu ere oholtzan izango gara musika zuzenean eskaintzeko. Eta azken orduko gonbidatua ere gehitu zaigu! Pello Gutierrez Peñalbaren "Zain" kortoaren estreinaldiaz gozatzeko aukera izango dugu. Programa ederra ezta!? Bertan elkar ikusiko garelakoan, izan ongi! ------------------------------ ---- En 2017 publicamos un disco con cuatro canciones, “Lau”. Pensábamos que estas cuatro canciones podían tener una vida también más allá de los conciertos. Cuatro canciones, cuatro historias, cuatro viajes. Para ello necesitábamos compañeros de viaje capaces de plasmar en imágenes las historias y emociones. Entonces aparecieron Zazpi Térdi, Lolica, Filmotive y Maider Fernandez Iriarte. Les propusimos realizar un videoclip con cada uno de los temas del disco. Respondieron ordago al envido. Ha pasado ya un año y estamos deseando compartir el resultado. Os queremos invitar al estreno de los videoclips. Tocaremos en directo sobre los videoclips de Zazpi Térdi, Lolica, Filmotive y Maider Fernandez Iriarte. La cita el próximo domingo 13 de mayo, a las 19:00 en Centro Cultural Niessen de Errenteria. La velada la comenzará Hatxe, invitación a las emociones y sentimientos más profundos a través de la melodías de su piano. Después vendrá el estreno de “Reset”, de Anakrusa dantza taldea. En esta pieza de danza contemporanea basada en nuestra música conoceremos a un personaje en busca de una nueva vida, en medio de un paisaje apocalíptico. Estaremos en escena para interpretar esas canciones en directo. Además se nos ha unido un invitado de última hora, podremos disfrutar también del estreno del corto "Zain", de Pello Gutierrez Peñalba. Esperamos compartir contigo ésta celebración. Hasta entonces. Entzun, ikusi eta zabaltzeko: www.muskulo.bandcamp.com https://hatxe.bandcamp.com/alb um/lehena www.filmotive.com www.lolicabral.com www.zazpiterdi.com https://es-es.facebook.com/Ana krusa.Taldea
26-04-2018
Datorren Maiatzaren 11ean, ostiralez ospatuko da lehen Mukuru festa ofiziala. Klak!son eta Seitan taldeak arituko dira jai eder honetan 19:00etan hasita. Seitan taldeak folka eta polifonia nahasten ditu, kitarra bat eta sei ahotsekin, elektrifikaziorik gabe, era natural eta goxoan eskainiko dute kontzertua, zinez gozatzekoa izango da Garazikoen emanaldia. Bigarren taldea taularatzen Klak!son izango da, denbora luzez zuzenekorik eskaini gabe egon ostean idartsu dator talde Antzuolarra, bere rock berezia eskainiko digute kanta berriak plazaratuz, etxean jokatzen dutenez festa giroa eta lagunarteko hartu-eman ederrean amaituko da Mukuru besta opera prima hau. Taldeetako partaideek Dj lanak egingo dituzte ondoren gaua luzatu nahi duenarentzat eta sorpresa geihago ere espero dira. Ez galdu estreineko festa hau, eta gogoratu gehiago ere egongo direla, lehenengo Mukuru jaia izango da baina inolaz ere azkena!
27-10-2017
Urriaren 20, 21 eta 22an Erratzuko eskolako ganbaran egon ginen asteburu guztia jo ta su diska grabatzen. Kaskezur eta Ufestuek taldeak ensaiatzen duten lokalean egin dugu grabaketa. Toki ederra, egurrezko zapai azpian goxo-goxo egon ginen. Giro bikaina izan genuen, Kaskezurreko Iñigo anfitrioi itzela izandu zen asteburu guztian, Elizondoko bere etxean hartu gintuen eta bai bikain hartu ere (hori etxea hori!). Grabaketa Ander Barriuso Eibartarraren esku utzi genuen, bere material dana Baztanera eraman eta ederki asko gidatu gintuen armonia eta laguntasun bete betean (txori akademikoa du barrenean!). Erratzuko inguruak eta gastronomiak ederki asko lagundu zuen astebukaera arina eta armoniotsua izaten. Esperientzia ederra izan da, azkar eta ondo grabatu dugu diska, presio eta estresik gabe, umore onean eta dena alde genuelako sentsazio paregabearekin. Danok Erratzura itzultzeko gogoz geratu gara, laster izanen gara bueltan, tenorez!
12-04-2017
Txost! izena aukeratu dugu gure proiektu berrirako. Ilusio biziz lehen kontzertua emateko eta zer eta InorenEroNi eta Borrokan taldeekin. Ba al dago geihago eskatzerik. Ba bai, gainera Kkinzona egun zoro bezain eder bat izatea, eta hala izango da! Gora Kkinzona irratia eta mila esker aukera eder hau emateagatik.