• Mukuru Aldizkari Ofiziala #03

    Kaixo lagun! Mukurutarrek agurtzen zaituzte. Haien burua ongi definitzen asmatzen ez duen musikari kolektibo sinpatikoa gaituzu. Elkar sustengatzen dugu, geure sena adi eta esna mantentzen laguntzen diogu elkarri, terapiarako tarteak eta sorbaldak partekatzen ditugu. Musikari-terapia. Geure gogo, proiektu berri eta zalantzak aipatzeaz gain elkarrekin proiektuak martxan jartzea maite dugu, Mukuru festak adibidez. Aurtengo irailaren amaieran […]

    Read More

  • Mukuru Aldizkari Ofiziala #02

    Honatx Mukuru musikari kolektiboaren udazkeneko buletina. Kolektiboaren parte garen musika proiektuen nondik norakoak aurkezten dizkizugu bertan. Nahi izan ezkero korreoz jaso dezakezu:   HARPIDETU HEMEN Mukuru osatzen duten proiektuei buruzko berriak: Birkit Hemen da Birkit-en EP berria, kalean, sarean eta biniloan! “Erosen heriotzak” du izena eta Zarauzko Noise estudioan grabatu dute, Ander Barriusoren gidaritzapean. Disko tematikoa […]

    Read More

  • Birkiten disko berria: Erosen Heriotzak

    Heldu da EROSEN HERIOTZAK, Birkiten disko berria. “Erosen Heriotzak” lan kontzeptuala da, maitasun errealen eta idealizatuaren arteko guduaren emaitza. Aitaren heriotzatik eta minbizi-arriskuaren esperientzia pertsonaletik abiatutako odisea. Abestiak Ander Barriusok (Elektrika Grabaketak) aurtengo irailean grabatu eta modu analogikoan nahastu ditu Zarauzko Noise Estudioan. Diseinua eta taldearen argazkiak Danel Eizagirre eta Aitziber Orkolaga lagunenak dira. Laster […]

    Read More

  • Ekhi Lambertek ‘Inbasioak’ disko berria plazaratu du

    Bere bakarkako bigarren diskoarentzat, Ekhi Lambertek hainbat musikarirekin obra oparo, zorrotz eta anbiziotsua sinatzen du. Inbasioak diska anitza iragartzen da, bazter, xoko eta pasabidez betea. Pop orkestralaren ildoan, musikari desberdinen laguntzarekin gauzatu izan du lan hori : hauek dira Oiasso Kameratako sokak, Joseba Irazoki, Félix Buff, Oihan Oliarj-Ines, Ludovic Leriche… Diskoa 2023ko primaderan grabatua izan […]

    Read More

  • Mukuru Aldizkari Ofiziala #01

    Mukuru koletiboaren berripapera, boletina edo teletipoa sortu dugu: Mukuru Aldizkari Ofiziala. Gure webguneko Albisteak atalean azalduko da, baina nahi izan ezkero korreoz jaso dezakezu. HARPIDETU HEMEN Birkit EP berria grabatzeko kantuak prestatzen ari da Birkit laukote bilbotarra. 2024 honetan zehar estudioan biltzeko asmoa dute. Hatxe Panpin Orkestra taularatuko dute maiatzean HATXE eta Errenteriako kontserbatorioko Orkestrak. […]

    Read More

  • Durangora goaz!

    Mukuru kolektiboko kideak Durangon izango gara berriz ere, Balio dute kolektiboarekin azken hiru urteetan izan dugun partaidetza berrituz. 10 musika proiektuk osatzen dute gure kolektiboa egun, eta 2023 honetan bi nobedade ekarriko ditugu gure stand- era. Batetik Kadira taldearen lehenengo lana aurkezteak asko pozten gaitu. Kadira taldea 2021ean sortu zuten Lorea Zulaika eta Aritz Aramendik. […]

    Read More

  • Kalk!son taldeak bere ibilbidea eten du

    Hemezortzi urteren ostean Klak!son-en ibilbidea etetea erabaki dugu. Tartean 4 diska eta makina bat kontzertu egin ditugu. Euskal Herriko musikari egindako ekarpenaz haratago, bidean egin ditugun lagunak eta harremanak baloratzen ditugu batez ere, eta gu boston artean sortu den konplizitatea eta maitasuna. Izan ere, proiektu honen oinarria horixe izan da; laguntasuna. Era berean, eskerrak eman […]

    Read More

  • PIKO, ISUO ETA BARGI zuzenean Antzuolan

    PIKO ISUO ETA BARGI Kontzertua Antzuolako Gaztetxean. Irailak 2, 18:30. Isuo eta Bargi Isuo (Zarautz, 1987) hainbat proiektutan aritu den kitarjole eta kantaria da. Bakarlari gisa eman zituen lehen pausoak, eta ondoren Kezman musikariarekin batera aritu izan da bikotean. MKT, Txost! eta Hegazkin taldeetan ere aritzen da, beste estilo batzuetan. Kantautore gisa hiru disko argitaratu […]

    Read More