Mukuru osoko bilkura
Atzo, irailaren 3an, Donostian elkartu ginen denboraldi berrirako proiektuak prestatu eta betiko legez, musikaren inguruan hausnartzeko.
Atzo, irailaren 3an, Donostian elkartu ginen denboraldi berrirako proiektuak prestatu eta betiko legez, musikaren inguruan hausnartzeko.
Hemezortzi urteren ostean Klak!son-en ibilbidea etetea erabaki dugu. Tartean 4 diska eta makina bat kontzertu egin ditugu. Euskal Herriko musikari egindako ekarpenaz haratago, bidean egin ditugun lagunak eta harremanak baloratzen ditugu batez ere, eta gu boston artean sortu den konplizitatea eta maitasuna. Izan ere, proiektu honen oinarria horixe izan da; laguntasuna. Era berean, eskerrak eman […]
PIKO ISUO ETA BARGI Kontzertua Antzuolako Gaztetxean. Irailak 2, 18:30. Isuo eta Bargi Isuo (Zarautz, 1987) hainbat proiektutan aritu den kitarjole eta kantaria da. Bakarlari gisa eman zituen lehen pausoak, eta ondoren Kezman musikariarekin batera aritu izan da bikotean. MKT, Txost! eta Hegazkin taldeetan ere aritzen da, beste estilo batzuetan. Kantautore gisa hiru disko argitaratu […]
Txost! taldeak kontzertua eskainiko du Zumarragako adinekoen egoitzan martxoaren 3an arratsaldeko 16:30etan. Oraingo honetan kontzertua publikoari irekia izango da.
Aurten bigarrengoz MUKURU kolektiboak Durangoko azokan presentzia edukiko du Balio Dute kolektiboarekin postutxoa elkarbanatuz. 5 egunez Durangoko Landakon egongo gara gerturatzen den edonorrekin agurtu, hitz-aspertu bat egin edo baita diskaren bat saltzeko ere. Izan ere, Mukururen zigilupean argitaratutako diska sorta ederra izango da edonorren eskura. Eta aurtengo diskak, 3 erreferentzia berri edukiko ditu MUKURUren stand-ak. […]
2022ko Irailaren 2an, ostiralez Astigarretan aurkezpez kontzertua (argazkian) egin zuen Urretxu-Zumarragako taldeak bigarren lana argitaratuz, 8 kantuz osatua. 2018ko Erreferak esperantza estreineko diskan hasitako bideak jarraipena izan du abesti-sorta honetan, baina tresna, giro eta kolore berriekin zipriztindu da. Batetik, Paxkal Irigoyen bosgarren kidea gehitu da, teklatua, saxofoia eta ahotsekin diskari bere ikutu berezia erantsiz. Bestetik, Kezman efektuak erabiltzen […]
2019ko abenduan azken Mukuru festa egin genuenetik gogotsu geunden berriz indarrak hartu eta beste festa bikain bat eskaintzeko. Bada azaroaren 13an ospatuko dugu Mukuru festa berri bat. Ia talde eta bakarlari guztiak bertan izango gara eta 2 oholtzatan banatuta arratsaldean eta gauean izango da zer ikusi eta zer entzun Bergarako Kartzela Zaharrean. Kartela laster aterako […]
Txost!, Ekhi Lambert eta Hegazkin-ek kontzertua emango dute Aldaia tabernan, Larrean (Barrundia, Arabako Lautada). Ez da nolanahiko emanaldia izango hainbat kolektiboren elkarlanetik sorturikoa: Mukuru, GaraiOn Sorgingunea, Aldaia Taberna eta Barrundiako Kultur Traktorea. Abuztuaren 28an izango da, larunbatarekin, 18:00etan. Ikus-entzuleentzat ondoren bertan afaltzea ez litzateke batere plan txarra.
2018an argitaratu zuten estreineko diska, “Erreferak esperantza”. Geroztik, Txost! taldea zuzenekoak emateaz gain kantu berriak sortzen aritu da une oro. Zuzenekoak gutxitu direnean, kantu berriak are eta gehiago lantzea izan da txostunen hautua, eta 2021eko uda honetan kasik prest dute bederatzi kantuko lan berria izango dena. Zuzeneko emanaldietan zentratzen den taldea dugu Urretxu-Zumarragakoa, eta diskan […]
Iritsi da Mukururen 12. erreferentzia: Hegazkin talde berriaren “Haize beltzak”. Sintetizadoreak, kitarra elektrikoa eta ahotsa erabili dituzte Alaynek eta Isuok pop edo trip hop moldeko sei kantu osatzeko. Entzungai segidan: https://mukuru.eus/hegazkin https://hegazkin.bandcamp.com/ https://www.badok.eus/euskal-musika/hegazkin/haize-beltzak/ Sintetizadoreak eta gitarra elektrikoa: Alayn Carazo Iturriaga Ahotsa: Iosu Isaias Villanueva Castro, “Isuo” Grabaketa eta nahasketa: Ander Barriuso Muñoa (Elektrika […]