• MUKURU Durangoko Azokan egongo DA!

    Aurten bigarrengoz MUKURU kolektiboak Durangoko azokan presentzia edukiko du Balio Dute kolektiboarekin postutxoa elkarbanatuz. 5 egunez Durangoko Landakon egongo gara gerturatzen den edonorrekin agurtu, hitz-aspertu bat egin edo baita diskaren bat saltzeko ere. Izan ere, Mukururen zigilupean argitaratutako diska sorta ederra izango da edonorren eskura. Eta aurtengo diskak, 3 erreferentzia berri edukiko ditu MUKURUren stand-ak. […]

    Read More

  • “Euri-ura” Txost!-en diska berria kalean.

    2022ko Irailaren 2an, ostiralez Astigarretan aurkezpez kontzertua (argazkian) egin zuen Urretxu-Zumarragako taldeak bigarren lana argitaratuz, 8 kantuz osatua. 2018ko Erreferak esperantza estreineko diskan hasitako bideak jarraipena izan du abesti-sorta honetan, baina tresna, giro eta kolore berriekin zipriztindu da. Batetik, Paxkal Irigoyen bosgarren kidea gehitu da, teklatua, saxofoia eta ahotsekin diskari bere ikutu berezia erantsiz. Bestetik, Kezman efektuak erabiltzen […]

    Read More

  • MUKURU festa azaroaren 13an!

    2019ko abenduan azken Mukuru festa egin genuenetik gogotsu geunden berriz indarrak hartu eta beste festa bikain bat eskaintzeko. Bada azaroaren 13an ospatuko dugu Mukuru festa berri bat. Ia talde eta bakarlari guztiak bertan izango gara eta 2 oholtzatan banatuta arratsaldean eta gauean izango da zer ikusi eta zer entzun Bergarako Kartzela Zaharrean. Kartela laster aterako […]

    Read More

  • Mukuruko hiru taldek kontzertua emango dute Larrean

    Txost!, Ekhi Lambert eta Hegazkin-ek kontzertua emango dute Aldaia tabernan, Larrean (Barrundia, Arabako Lautada). Ez da nolanahiko emanaldia izango hainbat kolektiboren elkarlanetik sorturikoa: Mukuru, GaraiOn Sorgingunea, Aldaia Taberna eta Barrundiako Kultur Traktorea. Abuztuaren 28an izango da, larunbatarekin, 18:00etan. Ikus-entzuleentzat ondoren bertan afaltzea ez litzateke batere plan txarra.

    Read More

  • Txostunak diska berria prestatzen ari dira

    2018an argitaratu zuten estreineko diska, “Erreferak esperantza”. Geroztik, Txost! taldea zuzenekoak emateaz gain kantu berriak sortzen aritu da une oro. Zuzenekoak gutxitu direnean, kantu berriak are eta gehiago lantzea izan da txostunen hautua, eta 2021eko uda honetan kasik prest dute bederatzi kantuko lan berria izango dena. Zuzeneko emanaldietan zentratzen den taldea dugu Urretxu-Zumarragakoa, eta diskan […]

    Read More

  • Diska berria: Hegazkin- Haize beltzak (MKR012)

    Iritsi da Mukururen 12. erreferentzia: Hegazkin talde berriaren “Haize beltzak”. Sintetizadoreak, kitarra elektrikoa eta ahotsa erabili dituzte Alaynek eta Isuok pop edo trip hop moldeko sei kantu osatzeko. Entzungai segidan:   https://mukuru.eus/hegazkin https://hegazkin.bandcamp.com/ https://www.badok.eus/euskal-musika/hegazkin/haize-beltzak/   Sintetizadoreak eta gitarra elektrikoa: Alayn Carazo Iturriaga Ahotsa: Iosu Isaias Villanueva Castro, “Isuo” Grabaketa eta nahasketa: Ander Barriuso Muñoa (Elektrika […]

    Read More

  • Hegazkin aireratzear da

    Hegazkin talde berriak estreineko diskoa eta kontzertuak eskainiko ditu udaberri honetan. Alayn Carazo Iturriaga eta Iosu Isaias Villanueva Castro “Isuo” musikariek osatzen dute taldea, hainbat taldetan aritutakoak: Eyharts, Txost!, MKT, eta abar. Sintetizadoreak, gitarra elektrikoak eta ahotsa erabiliz, musika sendo bezain sentikorra jorratzen dute: pop, trip-hop… Sei kantuko diskoa argitaratuko dute maiatzean, “Haize beltzak” izenekoa, […]

    Read More

  • Zuzenean nonahi #6 – Nigara zuek – Kim Jong-Il Voodoo

    Mukuru zuzenean nonahi saileko bideo berri bat argitaratu berri dugu kanaldude- ren babesean. Nigara zuek- en txanda izan da oraingoa, eta Donostia – Bartzelona bideko tren batetan egin du zuzenekoa, “Kim Jong-Il Voodoo” kanta oraino argitaratu gabea. Eta nik? Nire etxeko ataritik abiatu eta 10 herrialde zeharkatu beharko banitu? Galderari erantzunez ManuBerk banionarrak sortutako testua […]

    Read More