• Hegazkin aireratzear da

    Hegazkin talde berriak estreineko diskoa eta kontzertuak eskainiko ditu udaberri honetan. Alayn Carazo Iturriaga eta Iosu Isaias Villanueva Castro “Isuo” musikariek osatzen dute taldea, hainbat taldetan aritutakoak: Eyharts, Txost!, MKT, eta abar. Sintetizadoreak, gitarra elektrikoak eta ahotsa erabiliz, musika sendo bezain sentikorra jorratzen dute: pop, trip-hop… Sei kantuko diskoa argitaratuko dute maiatzean, “Haize beltzak” izenekoa, […]

    Read More

  • Zuzenean nonahi #6 – Nigara zuek – Kim Jong-Il Voodoo

    Mukuru zuzenean nonahi saileko bideo berri bat argitaratu berri dugu kanaldude- ren babesean. Nigara zuek- en txanda izan da oraingoa, eta Donostia – Bartzelona bideko tren batetan egin du zuzenekoa, “Kim Jong-Il Voodoo” kanta oraino argitaratu gabea. Eta nik? Nire etxeko ataritik abiatu eta 10 herrialde zeharkatu beharko banitu? Galderari erantzunez ManuBerk banionarrak sortutako testua […]

    Read More

  • HATXE. Teatro giroko musika.

    BERRIA egunkaria. 2021/12/21 (Andoni Imaz) Bateriak ezartzen du erritmoa, trostan elkartzen zaio pianoa, eta haien gainetik ageri dira biolina eta ahotsa, arin, jauzika. Antzoki batean daude erosoen, hori da lekurik aproposena Hatxerentzat. Hatxe Idoia Hernandez da, baina Ilargi Agirre, Peru Galbete eta Jurdana Otxoa ere badira Hatxe. Panpin hautsien dantza diskoa atera dute aurten, eta […]

    Read More

  • Peru Galbete-ren diska berria

    “Nor zara zu?” izenpean hirugarren lan luzea argitaratu du Peru Galbetek. Nor zara zu? by Peru Galbete Azken hiru urteetan, Usurbil, Urretxu eta Uharte artean idatzi eta grabatutako kanta batzuen bilduma da. Konfinamenduan zehar Uharten egin da nahasketa, eta garai hauetan hitzak baino zerbait gehiago partekatzeko beharretik argitaratzen da. Aurrerago, egoerak baimentzen duenean, aterako da […]

    Read More

  • Muskuloren disko kritika Badoken

    Disko kritika: “Esan gabe doa” (Muskulo) 2015ean hasi zuen bere ibilbidea Muskulo taldeak, triku bat errepidera atera zuten unean. Geroztik, experimental soundtrack music jorratzen aritu dira – hala dio behintzat haien Mukuru zigiluaren webguneko deskribapenak -, nahiz eta ez duten sekula zinema areto handietarako musika sortzeko saiakerarik egin. Film laburrei bai, horiei jarri izan diete […]

    Read More

  • Nigara zuek- en diska berria MKR-010

    Nigara zuek- ek diska berria kaleratuko du. Martxoak 1ean hasita 8 igandez zabalduko ditudan 8 kantu izango dira eta mukuruko nire webgunean zintzilikatuko ditut. “Zabortegitik salbatuak” du izena diskak. 2017an zabortegitik piano elektroniko zahar bat berreskuratu eta horrekin jolasean aritzetik abiatu zen diskaren ideia. Gerora melodia haiek jazten joan nintzen, beste tresnak batzen, hitzak idazten, […]

    Read More

  • Mukuru atala Kanalduden

    Mukuruk Kanaldude herri telebistarekin elkarlanean sail berri bat sortu du. Mukuru Zuzenean Nonahi atala. Bertan Mukuru kolektiboko taldeen zuzeneko bideoak ikusi ahalko dira, 2020ko urtarrilean hasi eta hilabetero bideo berri bat igoko dutelarik bertara. Kanala estreinatzeko Txost! taldearen Zumarragako Kebabeko zuzenekoa igo dute. Kanaldudeko Mukuru sailera joateko sakatu hemen.   Otsailean Paxkal Irigoyenen zuzeneko bat […]

    Read More

  • Muskulo + Kaskezur Oreretan

    Muskulok “Esan gabe doa” diska berria Otsailak 1ean aurkeztuko du Errenteriako Niessen aretoan beste mukurutar eta diska berridun batzuekin batera, Kaskezur nafarrekin. Egun horretatik aurrera egongo da eskuragarri Oreretakoen diska berria. Diska euskarri digitalean muskulo.bandcamp.com-en egongo da eskuragarri, euskarri fisikoan ordea, bai kontzertutan baita Errenteriako Noski! liburudendan, Irungo Blody Mary dendan eta Donostiako Kaxilda liburudendan […]

    Read More

  • Mukuru festa Urretxu-Zumarragan Abenduaren 28an

    Mukuru kolektiboaren eskutik, beste festa musikal itzel bat bizitzeko aukera izango dugu abenduaren 28an Urretxu-Zumarragan, Kkinzona, Eltzekondo, eta Urretxu-Zumarragako Gaztetxearen laguntzaz. Mukuru euskal herriko musikari ezberdinak biltzeko asmoz sortu zen 2017an, beraien jarduna kolektibizatu nahirik proiektu ezberdinen bitartez. “Indarrak batuz gure sorkuntzak zabaltzeko asmoz sortu dugu Mukuru. Musika industria hegemonikoari «alternatiba bat» eskaini nahi diogu, […]

    Read More