• Mikel Laboaren omenezkoa Urretxu-Zumarragan

    Peru Galbete, Txost!, Isuo ta Kezman, Klak!son eta Paxkal Irigoyen Mukurutarrek Mikel Laboaren omenezko jaialdian parte hartuko dute. Zumarragan, Zelai Arizti aretoan ospatuko da Abenduaren 1ean, larunbatez. Arratsaldeko 18:00etan hasita 15 artistak parte hartuko dute, Urretxu eta Zumarragako artistak dira denak eta azken urteetan Zumarraga-Urretxu Mukururen sede izan denez errepresentazio nabarmena izango du Mukuruk. Animatu!

    Read More

  • MUKURU jai arrakastatsua!

    Prentsan oiartzuna izan zuen jaialdiak eta Mukuru-ren aurkezpenak. Balorazioa egiteke sentsazioak oso onak dira. Denak oso pozik itzuli ginen gure herrira Errenteriatik. Aurrerago egingo dugu balorazio sakona. Eskerrikasko lanean ibili zineten guztioi, lan bikaina eta baita gerturatu zineten hizlari eta ikusle guztiei. Hemen zenbait edabidek Mukururi buruz idatzitakoa: https://info7.naiz.eus/es/info_i7/20181008/musikarien-mukuru-kolektiboak-aurkezpen-jaialdia-egingo-du-errenterian Musikarien Mukuru kolektiboak aurkezpen jaialdia egingo […]

    Read More

  • Mukuru aurkezpen festa errenterian

    MUKURU kolektiboak bere aurkezpen jaialdia ospatuko du Orereta/ Errenterian datorren Urriak 13an larunbatarekin. Mukuru Euskal herrialdetako herri ezberdinetako talde eta bakarlariek osatu dugun kolektiboa da. Gipuzkoa, Nafarroa eta baita zoritxarrez hainbatetan hegoaldean hain gutxi kontutan hartzen ditugun iparraldeko taldeak ere. Oinarrian elkarrekiko konplizidade eta miresmenak elkartzen gaitu. Helburua esperientziak konpartitzea, elkar elikatu eta elkarrengandik ikastea […]

    Read More

  • Mukururi buruz frantsesez (MEDIABASK)

    Jeudi dernier Paxkal Irigoyen eta Kontsumo Orkestra et le groupe Txost! donnaient un concert au Gaztetxe d’Itxassou à l’occasion de “Mukuru besta”, la “fête de Mukuru”. Elle était organisée pour faire la promotion du collectif du même nom. Né aux environ de décembre dernier, le collectif réunit à ce jour onze artistes ou groupes d’artistes […]

    Read More

  • HATXE berrian

    Hatxe 2018ko ekainak 3 0 Musika edo estilo jakin batzuk norberaren umorearen eta aldartearen arabera sartzen dira ongi. Nik baditut disko batzuk beti egun ona dudanean entzutea gustatzen zaidanak, eta aldiz, beste batzuk une tristeetarako gordeta izaten ditudanak. Baina badira edozein momentutan mesede egiten dizuten musika proposamenak ere. Azken asteetan deskubritu dudan proiektua sailkapen horren […]

    Read More

  • Mukuru mundurat!

    Berria eta Badok atari digitaleko artikulua: Sortzaileen kolektibo berri bat sortu dute: Mukuru Musika industria hegemonikoari «alternatiba bat» eskaintzeko gogotan jaio da Mukuru. Euskal Herri guztiko 11 taldek osatzen dute gaur-gaurkoz: Paxkal Irigoien, Hatxe, Txost, Kaskezur, Klak!son, Muskulo, Peru Galbete, Seitan, Isuo ta Kezman, Nigara Zuek eta Iturria. Txost eta Isuo eta Kezman taldeetako Josu […]

    Read More

  • TXOST! berrian

    Alaiak ez du azaleko esangura Txost taldeak doinu jostalari eta alaiez ondu du ‘Erreferak esperantza’ izeneko bere lehen diskoa Txost taldea osatzen duen laukotea, Gabiriako plazako emanaldi batean.ANDER KEREXETA 2018ko maiatzak 25 0 Ezustekoa, alaia, berezia, jostalaria, bizia. Hitzez azaltzen erraza ez bazaio ere, kalifikatzaile horiek jartzen dizkio Josu Isaias Isuo Txost taldeko gitarristak euren […]

    Read More

  • MUKURU 1go jaixa arrakastatsua

    Pasa den ostiralean, maiatzaren 11an, Antzuolako Gaztetxian ospatu zen lehen Mukuru jaia. Klak!son eta Seitan taldeak aritu ziren eta esperientzia bikaina suertatu zen. Bi taldeak apenas ezagutzen genuen elkar eta bertan hasi genuen elkarlanak emango ditu fruitu ederrak aurrerantzean. Antzuola eta Urretxu-Zumarragatik etorritako publikoak majo gozatu zuen Seitan taldearen ahots ederrekin, sorpresa ederra izan zen […]

    Read More