About kudeatzailea

kudeatzailea has created 26 entries.

Entries By kudeatzailea
  • Kalk!son taldeak bere ibilbidea eten du

    Hemezortzi urteren ostean Klak!son-en ibilbidea etetea erabaki dugu. Tartean 4 diska eta makina bat kontzertu egin ditugu. Euskal Herriko musikari egindako ekarpenaz haratago, bidean egin ditugun lagunak eta harremanak baloratzen ditugu batez ere, eta gu boston artean sortu den konplizitatea eta maitasuna. Izan ere, proiektu honen oinarria horixe izan da; laguntasuna. Era berean, eskerrak eman […]

    Read More

  • MUKURU Durangoko Azokan egongo DA!

    Aurten bigarrengoz MUKURU kolektiboak Durangoko azokan presentzia edukiko du Balio Dute kolektiboarekin postutxoa elkarbanatuz. 5 egunez Durangoko Landakon egongo gara gerturatzen den edonorrekin agurtu, hitz-aspertu bat egin edo baita diskaren bat saltzeko ere. Izan ere, Mukururen zigilupean argitaratutako diska sorta ederra izango da edonorren eskura. Eta aurtengo diskak, 3 erreferentzia berri edukiko ditu MUKURUren stand-ak. […]

    Read More

  • “Euri-ura” Txost!-en diska berria kalean.

    2022ko Irailaren 2an, ostiralez Astigarretan aurkezpez kontzertua (argazkian) egin zuen Urretxu-Zumarragako taldeak bigarren lana argitaratuz, 8 kantuz osatua. 2018ko Erreferak esperantza estreineko diskan hasitako bideak jarraipena izan du abesti-sorta honetan, baina tresna, giro eta kolore berriekin zipriztindu da. Batetik, Paxkal Irigoyen bosgarren kidea gehitu da, teklatua, saxofoia eta ahotsekin diskari bere ikutu berezia erantsiz. Bestetik, Kezman efektuak erabiltzen […]

    Read More

  • Peru Galbete-ren diska berria

    “Nor zara zu?” izenpean hirugarren lan luzea argitaratu du Peru Galbetek. Nor zara zu? by Peru Galbete Azken hiru urteetan, Usurbil, Urretxu eta Uharte artean idatzi eta grabatutako kanta batzuen bilduma da. Konfinamenduan zehar Uharten egin da nahasketa, eta garai hauetan hitzak baino zerbait gehiago partekatzeko beharretik argitaratzen da. Aurrerago, egoerak baimentzen duenean, aterako da […]

    Read More

  • Mukuru atala Kanalduden

    Mukuruk Kanaldude herri telebistarekin elkarlanean sail berri bat sortu du. Mukuru Zuzenean Nonahi atala. Bertan Mukuru kolektiboko taldeen zuzeneko bideoak ikusi ahalko dira, 2020ko urtarrilean hasi eta hilabetero bideo berri bat igoko dutelarik bertara. Kanala estreinatzeko Txost! taldearen Zumarragako Kebabeko zuzenekoa igo dute. Kanaldudeko Mukuru sailera joateko sakatu hemen.   Otsailean Paxkal Irigoyenen zuzeneko bat […]

    Read More

  • Mukuru festa Urretxu-Zumarragan Abenduaren 28an

    Mukuru kolektiboaren eskutik, beste festa musikal itzel bat bizitzeko aukera izango dugu abenduaren 28an Urretxu-Zumarragan, Kkinzona, Eltzekondo, eta Urretxu-Zumarragako Gaztetxearen laguntzaz. Mukuru euskal herriko musikari ezberdinak biltzeko asmoz sortu zen 2017an, beraien jarduna kolektibizatu nahirik proiektu ezberdinen bitartez. “Indarrak batuz gure sorkuntzak zabaltzeko asmoz sortu dugu Mukuru. Musika industria hegemonikoari «alternatiba bat» eskaini nahi diogu, […]

    Read More

  • Ihesi doaz animaliak – Kaskezurren diska berria – Mukuru 006

    “Bi ahotsen tinbreak nahastuz ez bada, gitarren arteko solasaren bidez edo erritmo ezberdinen artean salto eginez bestela; beti dago jolaserako tartea Kaskezurrekin. Jokalari trebeak baitira nafarrak, bide gorabeheratsuetan jostatzen iaioak. Orain bi urte Azpisugeak diskoarekin onespen zabala lortu zuten eta horrelakoetan itzulera ez da erraza izaten. Laukoteari ez zaio dardarizorik nabari, ordea. Ohiko eztandak zehatzagoak […]

    Read More

  • Isuo ta Kezman-en diska berria “Bihar akaso”, kalean da

    MKR 005Isuo ta Kezman- Bihar akaso13 kantu biltzen dituen diska luzea kaleratu dute Isuok eta Kezmanek.Isuok kantuz eta kitarraz sortuak, Kezmanek koroz eta tronpetaz janztenditu. Kantu alaiak dira batzuk, ‘gozagarritasunaren gorazarre etengabea’leloari fidel. Nostalgikoak eta barnerakoiak beste batzuk. Eta tartean,edo dena batera, edo beste nonbait kokatzen direnak beste batzuk. Isuo ta Kezmanek sorturiko galaxia honetan […]

    Read More