About Kolektiboa(e)ko Mukuru

Kolektiboa(e)ko Mukuru has created 22 entries.

Entries By Kolektiboa(e)ko Mukuru
  • Txostunak diska berria prestatzen ari dira

    2018an argitaratu zuten estreineko diska, “Erreferak esperantza”. Geroztik, Txost! taldea zuzenekoak emateaz gain kantu berriak sortzen aritu da une oro. Zuzenekoak gutxitu direnean, kantu berriak are eta gehiago lantzea izan da txostunen hautua, eta 2021eko uda honetan kasik prest dute bederatzi kantuko lan berria izango dena. Zuzeneko emanaldietan zentratzen den taldea dugu Urretxu-Zumarragakoa, eta diskan […]

    Read More

  • Diska berria: Hegazkin- Haize beltzak (MKR012)

    Iritsi da Mukururen 12. erreferentzia: Hegazkin talde berriaren “Haize beltzak”. Sintetizadoreak, kitarra elektrikoa eta ahotsa erabili dituzte Alaynek eta Isuok pop edo trip hop moldeko sei kantu osatzeko. Entzungai segidan:   https://mukuru.eus/hegazkin https://hegazkin.bandcamp.com/ https://www.badok.eus/euskal-musika/hegazkin/haize-beltzak/   Sintetizadoreak eta gitarra elektrikoa: Alayn Carazo Iturriaga Ahotsa: Iosu Isaias Villanueva Castro, “Isuo” Grabaketa eta nahasketa: Ander Barriuso Muñoa (Elektrika […]

    Read More

  • Hegazkin aireratzear da

    Hegazkin talde berriak estreineko diskoa eta kontzertuak eskainiko ditu udaberri honetan. Alayn Carazo Iturriaga eta Iosu Isaias Villanueva Castro “Isuo” musikariek osatzen dute taldea, hainbat taldetan aritutakoak: Eyharts, Txost!, MKT, eta abar. Sintetizadoreak, gitarra elektrikoak eta ahotsa erabiliz, musika sendo bezain sentikorra jorratzen dute: pop, trip-hop… Sei kantuko diskoa argitaratuko dute maiatzean, “Haize beltzak” izenekoa, […]

    Read More

  • Zuzenean nonahi #6 – Nigara zuek – Kim Jong-Il Voodoo

    Mukuru zuzenean nonahi saileko bideo berri bat argitaratu berri dugu kanaldude- ren babesean. Nigara zuek- en txanda izan da oraingoa, eta Donostia – Bartzelona bideko tren batetan egin du zuzenekoa, “Kim Jong-Il Voodoo” kanta oraino argitaratu gabea. Eta nik? Nire etxeko ataritik abiatu eta 10 herrialde zeharkatu beharko banitu? Galderari erantzunez ManuBerk banionarrak sortutako testua […]

    Read More

  • HATXE. Teatro giroko musika.

    BERRIA egunkaria. 2021/12/21 (Andoni Imaz) Bateriak ezartzen du erritmoa, trostan elkartzen zaio pianoa, eta haien gainetik ageri dira biolina eta ahotsa, arin, jauzika. Antzoki batean daude erosoen, hori da lekurik aproposena Hatxerentzat. Hatxe Idoia Hernandez da, baina Ilargi Agirre, Peru Galbete eta Jurdana Otxoa ere badira Hatxe. Panpin hautsien dantza diskoa atera dute aurten, eta […]

    Read More

  • Muskuloren disko kritika Badoken

    Disko kritika: “Esan gabe doa” (Muskulo) 2015ean hasi zuen bere ibilbidea Muskulo taldeak, triku bat errepidera atera zuten unean. Geroztik, experimental soundtrack music jorratzen aritu dira – hala dio behintzat haien Mukuru zigiluaren webguneko deskribapenak -, nahiz eta ez duten sekula zinema areto handietarako musika sortzeko saiakerarik egin. Film laburrei bai, horiei jarri izan diete […]

    Read More

  • Nigara zuek- en diska berria MKR-010

    Nigara zuek- ek diska berria kaleratuko du. Martxoak 1ean hasita 8 igandez zabalduko ditudan 8 kantu izango dira eta mukuruko nire webgunean zintzilikatuko ditut. “Zabortegitik salbatuak” du izena diskak. 2017an zabortegitik piano elektroniko zahar bat berreskuratu eta horrekin jolasean aritzetik abiatu zen diskaren ideia. Gerora melodia haiek jazten joan nintzen, beste tresnak batzen, hitzak idazten, […]

    Read More

  • Muskulo + Kaskezur Oreretan

    Muskulok “Esan gabe doa” diska berria Otsailak 1ean aurkeztuko du Errenteriako Niessen aretoan beste mukurutar eta diska berridun batzuekin batera, Kaskezur nafarrekin. Egun horretatik aurrera egongo da eskuragarri Oreretakoen diska berria. Diska euskarri digitalean muskulo.bandcamp.com-en egongo da eskuragarri, euskarri fisikoan ordea, bai kontzertutan baita Errenteriako Noski! liburudendan, Irungo Blody Mary dendan eta Donostiako Kaxilda liburudendan […]

    Read More

  • Muskuloren diska berria ate joka!

    Bi urte pasa dira gehiagorako gogoz utzi gintuen “Lau” lan laburra kaleratu zutenetik. Joan den abuztuan trasteak hartu eta nafarroako etxe batetan montatu zuten Elektrika grabaketak- en estudio efimeroa, Ander Barriusoren gidaritzapean lan luzea grabatzeko. Nahasketak amaituta, masterizazio eta diseinua ontzen ari dira udazken honetan zehar agertuko den diska osatzeko. 10 kantaz osatua izango da […]

    Read More